BEGIRADA

Agur jendetsua Etxegarai kardinal ezpeletarrari

Laikoak eta sinestunak, ezkerrekoak eta eskuinekoak, arduradun politikoak eta herritar xumeak, frantsesak eta euskaldunak, eta, tartean, gure herriko hiru lehendakarietatik bi; jendetza bildu zen atzo Etxegarairen hileta-elizkizunera Baionako Andre Mariaren katedralean. Vatikanoan euskal enbaxadore eta Euskal Herrian bakegile nekaezin izandakoak ongi merezitako agurra izan zuen.