A. G.
Arrauna

Hondarribiak, Aresek eta Zarautzek hartu dute aldea

Maila mantendu, mailaz jaitsi edo igoera lortu, horra hor play-offetako saria edo zigorra. Gaur Portugaleten erabakiko da guztia, baina, atzo Bermeon ikusitakoari so eginez, Hondarribiak alde batetik, eta Ares zein Zarautzek bestetik, beren alde jarri zituzten play-offak.

Euskotren Ligako play-offetan hautagai bakarrak lortuko du emakumeen gorengo mailan bere burua sartzea. Bada, atzokoan emakumeek ekin zioten lanari lehenbizi. Ziabogan Hondarribiak egin zuen denborarik onena, Hibaikari traineru beteko aldea ateraz. Helmugan alde are nabarmenagoak atera zituen “Ama Guadalupekoa” ontziak, ia bederatzi segundo Hibaikari eta hamahirutik gora Zumaiari.

Eusko Label Ligari begira, berriz, oso estropada parekatua izan zen. Ziabogan Deustu eta Aresek egin arren denbora onenak, helmugan Ares nagusitu zen. Zarautz, gainera, “Tomatera”-ren aurretik sartu zen. Gaurko, ordea, harrokeriarik ez.