Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Ugalketa lagunduari buruzko lege berriaren zain

Les Bascos eta Planning Familial egiturak itxaropentsu badira ere, «legea konplitzeko tresnak» eskatu dituzte, Asanblea Nazionalak abian jarriko duen eztabaidaren atarian.

2013. urtean lehen aldiz aipatu zen legea, finean, urtea amaitu aitzin egia bilaka daiteke. Horrela gertatuz gero, Emmanuel Macron frantses presidenteak duela bi urteko kanpainan eman zuen hitza beteko luke.

Irailaren 11n batzorde berezi batek onartu zuen Bioetikaren Lege egitasmo berria. Horren arabera, medikuntzaz lagundutako ernalketa (PMA) erabiltzeko aukera izanen dute emazte guztiek, ezkongabe direnak zein beste emazte batekin haurra sortzeko asmoa dutenak barne.

Les Bascos LGBT+ elkarteak eta Planning Familial egitura feministak agerraldia egin zuten atzo, frantses legebiltzarrak eztabaidatu eta onartu behar duen lege egitasmoaren harira beraien iritzia plazaratzeko.

Oro har, oinarrizko zirriborroaren aldean hobekuntzak badirela nabarmendu zuten. Izan ere, testuaren hutsuneak azaleratu eta, batez ere, «egoera aldatzeko behar diren baliabideak bermatzea» eskatu zuten.

Hainbat ataletan eginiko aitzinamenduekin pozik agertu ziren; esaterako, hasiera batean, lesbiana bikoteek batzorde baten azterketa pasatu behar izatea aurreikusten zuen lege-egitasmoak. Legegileek «kutsu zeharo estigmatizatzailea» zuen baldintza lausotu dute azkenik.

Filiazio eskubidea

Nadine Leonard Les Bascos elkarteko laguntzailearen ustez, filiazio eskubideetan gertatu da «aldaketarik inportanteena», finean, PMA kontzeptua ez baita jaiotza-agirian jasoko. Beraz, «teknika horiek baliatuko dituzten emazteek eta horri esker munduratuko diren haurrek ez dute aipu berezi bat izanen errolda zibilean». Era berean, filiazio eskubideak jaiotze momentutik izanen dira indarrean bi bikotekideentzat.

Lege egitasmoan badira gaur- gaurkoz zalantzak sortzen dituzten atalak, gameto-emaileena kasu. Legearen arabera, helduarora iritsita seme-alabek beren jatorri biologikoaren berri izateko eskubidea lehenetsi du testuak, izenik gabeko dohaintzaren ordez aitortutako dohaintzaren alde eginez. Elkarteak beldur dira, «donazioak suspertzeko kanpainarik ezean» lege aldaketak emaile kopurua zeharo apaldu lezakeelako. Azkenik, kexu agertu ziren legeak pertsona intersexualen kasua erantzunik gabe utziko duela-eta. Elkarteek hitza betetzeko eskatzearekin batera, agindu argia helarazi zioten Macroni, benetako egoera aldaketa ekarriko duen legea eskatuz, «lege baliagarri bakarra betetzeko aukera duen legea baita».

400 enmiendas antes de abordar el debate parlamentario

El proyecto de Ley de Bioética, en el que, contra el criterio de distintas asociaciones, se ha sumergido la ley que extenderá el uso de las técnicas de reproducción asistida, recibió en su debate en comisión 2.000 enmiendas, de ellas 400 relativas a la vocación del texto de extender a todas las mujeres, también a las que están solas o forman pareja con otras mujeres, el acceso a las técnicas de reproducción asistida o PMA.

El trabajo en comisión fue largo e intenso, con una oposición fuerte a cargo de Les Républicains, lo que hace prever un no menos acalorado debate en su trámite, a partir del 24 de este mes, en la Asamblea Nacional. Ello antes de pasar por el tamiz de un Senado con mayoría conservadora.

Con todo, si la ley prospera, las mujeres de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa que cruzan la muga para someterse a técnicas de reproducción asistida en clínicas privadas de Hego Euskal Herria, verán allanado el camino para concebir, y en el caso de las parejas lesbianas podrán inscribir a sus hijas e hijos en el registro y a partir de ahí ejercer, en plano de igualdad, los derechos y obligaciones ligados a la filiación. M.U.