GARA
ERRENTERIA

Larri gaixo diren presoen dinamika ibiltaria Errenterian da

Asteazkenean iritsi zen Errenteriara larri gaixo dauden euskal preso politikoen eskubideen aldeko dinamika ibiltaria, horretarako propio atondutako anbulantzia barne. Bihar arte izango da bertan, 21 preso horiek (bi oreretarrak dira) bizi duten egoera gizarteratzeko zenbait ekimen gauzatuz.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eta beren senitarteko eta lagunen eskubideak errespeta daitezela eskatzeko, berriz, atzo mobilizazioak egin zituzten hainbat udalerri eta auzotan. Ondarroan 101 lagun bildu ziren, Getarian 38, Bergaran 43, Durangon 67, Gasteizen 370, Legorretan 25, Agurainen 32, Beran 19, Galdakaon 83, Mutrikun 50, Lezon 19, Andoainen 13, Lizarran 34, Añorgan 24, Lekeition 60, Oñatin 87, Deban 42, Zarautzen 93, Amurrion 60, Ugaon 52, Zornotzan 44, Iruñean 106, Oreretan 111, Etxarrin 55...