Maite UBIRIA&punctSpace;BEAUMONT
BAIONA

Pentsioen aldeko bultzada anitza Ipar Euskal Herrian

Emmanuel Macronek agindutako pentsio erreformak herritarrengan eragiten duen kezka agerian geratuko da gaur, frantses eskualde gehienetan bezala, baita Euskal Herrian ere. Sindikatuek molde zaharrean jardun duten arren, mobilizatzera deitzeko orduan –LAB intersindikaletik at utziz– greba deialdiak oihartzun zabala lortu du Ipar Euskal Herrian, besteak beste, elkarte ekologisten eta Txaleko Horien mugimenduaren atxikimendua bilduz.

SNCF tren konpainiako Hendaia eta Baionako sekzioan CGTko ordezkaria den Peio Dufauk aurreratu duenez, «abenduaren 5ak guztiz ezohikoa den irudia utziko digu: Baionako eta Hendaiako tren geltokiak erabat itxiak izatea espero dugu».

Sindikalistaren aurreikuspenak betetzen badira, Emmanuel Macronek agindutako pentsio sistemaren erreformak 1995. urteko borrokaldiak utzitako irudi azkarrak errepikaraz ditzake gaur. Hori bai, 5.0 bertsioan.

Tren langileek beren estatusa defendatzeko abiatu zuten mobilizazio hark blokeo izugarria eragin zuen, bereziki Parisen. Geroztik, «tren langileen matxinadak» borroka sindikalaren ikonografian toki berezia atxiki du. Nolanahi ere, ezker zein eskuineko gobernuek besapean ekarri dituzten liberalizazio planak gelditzeko «beste molde bat beharrezkoa izango dela» uste dute gaurko greba deitu duten eragile gehienek. Horrela aitortu zuten CGT, FO eta FSU sindikatuek, joan zen ostiralean, Baionan eginiko agerraldian.

«Abenduaren 5ean, iluntzean, bilera egingo dugu, egunaren bilana egin eta ‘ondoren zer?’ dioen galderari erantzun amankomuna emateko», iragarri zuten prentsaurreko horretan.

Izan ere, agerraldiak berak molde zaharrak gainditzea ez dela erraza izanen agerian utzi zuen. Iragan Maiatzaren Lehenaren kariz Baionan antolaturiko martxa anitzak utzitako irakaspenak guztiz barneratu gabe, hiru sindikatuk –Iparraldean gehiengoa duen CFDTk pentsioen erreforma adosteko Macronek luzaturiko gonbita hobetsi du– agerraldia egin zuten, greba babesten duen LAB sindikatua argazkitik kanpo utziz.

Hala eta guztiz ere, Macronek hautatu duen puntuen araberako pentsio sistema dela-eta, herritarren artean kezka oso zabalduta dagoela argi geratuko da gaur Ipar Euskal Herrian. Aitzinetik horren berri eman gabe zaila da jakitea zenbat lagunek uko egingo dioten lanera joateari –gaurko deialdiaren berezitasun bat da–, baina legeak agindutako tramite hori bete duten langileek eginiko hautuak izanen duen hainbat ondorio aurreikus daitezke.

Eragin handia garraioan

Euskal Elkargoak emandako datuak eskuetan, autobus linea ezberdinetan, zabor-bilketa zerbitzuan zein haurtzaindegi sarean greba deialdiak eragin nabarmena izanen du. Hendaia, Donibane Lohizune, Angelu edo Baiona bezalako hirietan eskola anitz itxita egongo direnez, udalek gutxieneko zaintza zerbitzuak antolatuko dituzte.

BABeko Chronoplus autobus zerbitzua ez ezik, tren zerbitzurik ere ez da izanen Hendaia eta Bordele artean. Estatu frantsesean oro har tren zerbitzuen %90 bertan behera geratuko direla espero dute sindikatuek. Parisen eta hiri nagusietan, bestalde, metroak eta tranbiak zerbitzu murritzagoa eskainiko dute.

Bestalde, Biarritzeko aireportuaren jarduna guztiz moteldu dezake gaurko Air France konpainiako sindikatu gehienek izenpetu duten greba deialdiak.

Horretaz gain, hiru lurraldeetako erietxeetan greba deialdiak oihartzun zabala lor dezake. Sare publikoko erietxeetan jarduten duten langile kopurua zeharo murriztea aurreikusten duen erreforma arbuiatzeko protestek jarraipen zabala ukan dute azken hilabeteetan. Administrazio eremuan oihartzun handia izanen du deialdiak, esaterako, auzitegietan. Hezkuntza alorrean, azkenik, indar berdinarekin ez bada ere, sare guztietan sumatuko da lanuztea.

 

«Hay alternativas al mundo versión Mad Max»

Aunque la convergencia de luchas no es nueva en el escenario vasco, como quedó en evidencia en el último Primero de Mayo, este 5D ha llevado al movimiento Bizi! a proclamar con claridad, vía un artículo en “Reporterre”, que «defender las pensiones y el sistema social es defender la ecología».

La asociación creada en 2007 en Baiona identifica esta jornada como un hito clave para hacer barrera a «la ofensiva contra el modelo social en vigor desde 1945» y asegura que «esta batalla se puede ganar» ya que «hay alternativas posibles al mundo versión Mad Max».

Bizi! anima a decir basta a «una triple embestida neoliberal»: la reforma del sistema de desempleo que agudizará, dice, la pobreza y fragilizará la situación de los trabajadores; la bajada de ciertas cotizaciones sociales y la negativa a subir otras «cara a provocar un déficit de la SS con el que justificar recortes de derechos», y la reforma de las pensiones, «que hará bajar automáticamente el nivel de las percepciones de jubilación». M.U.