IñIGO GAZTELU
Larrabetzuko alkatea

Osakidetzari gutuna

Gabon garaian Larrabetzuko osasun zentroan Osakidetzak ez du behar den arreta eskaini. Izan ere, bertako medikuak oporrak hartu ditu eta hau ez da ordezkatua izan, herritarrak mediku-zerbitzu gabe utzi direlarik. Abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra arte erizaina baino ez da egon zentroan.

Hori dela-eta asko izan dira beraien kexa adieraztera udalera jo duten herritarrak eta horien egonezina adierazi nahi dugu gutun honen bitartez.

Egoera honen aurrean, udaletik ondorengo galderak egiten dizkizuegu:

1. Zergatik ez zaie herritarrei oinarrizkoa den mediku-zerbitzua eskaini ohiko medikuaren ordezko bat jarrita?

2. Aurretik ere gehiagotan gertatu da egoera hau?

3. Etorkizunean ere egoera hau gertatzea aurreikusten da?

Udaletik gure kexa adierazi nahi dizuegu oinarrizkoa den zerbitzu hau eman ez izanagatik eta egoera hau ez errepikatzeko beharrezko diren neurriak har ditzazuen eskatzen dizuegu.

Zuen erantzunaren zain, jaso ezazue agur bero bat.