16/01/2020

Presoak ekartzeko eskatuko dio Lakuak Sanchezi

Estatu espainolean dauden euskal preso guztiak Euskal Herriko edo oso gertuko espetxeetara ekartzeko eskaera egingo dio Lakuako Gobernuak Pedro Sanchezek osatu berri duen Exekutiboari. «Kontzeptu aldaketa» gisa definitu zuen planteamendu berri horren baitan, presoei, hurbilduak izateko, ez litzaieke inolako aurrebaldintzarik ezarriko. «Gizarteratze prozesua hasteko, presoek gertu egon behar dute», azaldu zuen Fernandezek.

GARA|DONOSTIA
0116_eh_presoak

Jonan Fernandez Lakuako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarako idazkari nagusiak iragarri zuen atzo, ETBn eginiko adierazpenetan, Pedro Sanchezen Gobernuari proposamen «eguneratua» helaraziko diotela, euskal preso guztiak Euskal Herriko edo oso gertuko zazpi kartzeletara ekartzeko eta handik «gizarteratze prozesu» bati ekiteko, «kontzeptu aldaketa» gisa definitu zuena.

Zehazki, gaur egun urrun dauden 210 euskal presoak Hego Euskal Herriko lau espetxeetara eta aldameneko beste hiru kartzeletara (Kantabrian dagoen El Duesokoa, Logroñokoa eta Burgoskoa) ekartzeko proposamen eguneratua helaraziko dio Iñigo Urkulluk Gobernu espainol berriari.

Jonan Fernandezek adierazi zuenaren arabera, horrek «kontzeptu aldaketa bat dakar»; izan ere, orain arte preso horien legezko ibilbidearen ondorio gisa aurkezten zen hurbilketa –nahiz eta gerora oso gutxiri ematen zaien–; orain, aldiz, denak ekarri nahi dituzte, hemendik bide horretan aurrera egin dezaten laguntzeko.

«Kontzeptuak izan behar du gizarteratze prozesua hasteko gertu egon behar dutela», berretsi zuen Fernandezek. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) askotan salatu izan du urruntzeak zailtasunak dakartzala bere barne eztabaidetarako eta, noski, zama handia dela beraien senideentzako.

«Justizia»

Etor zitezkeen kritiken aurrean –eta berehala etorri ziren, Gasteizko Legebiltzarrean PPren bozeramaile Carmelo Barrioren eta Covite elkartearen aldetik–, Fernandezek zehaztu zuen planteatzen dutena ez dela presoentzako «opari bat», horien familientzako «justizia» kontu bat baizik.

Iñigo Urkulluk aurretik ere aurkeztu zion Mariano Rajoy buru zuen Exekutiboari euskal presoak 250 kilometro inguruko espetxeetara hurbiltzeko plana, baina ez zioten jaramonik egin.

Sanchezen Gobernuari dagokionez, 2018ko ekainean boterera iritsi zenean espetxe politika aldatzeaz mintzatu bazen ere, mugimenduak oso urriak izan dira (preso bakar bat ere ez zuten Euskal Herriko espetxeetara ekarri), eta joan den udaberrian eten ziren, jarduneko Gobernuaren behin-behinekotasuna argudio gisa baliatuz.

Hala, Lakuako Gobernuaren proposamen honek aipatzen dituen zazpi espetxeetan hamaika euskal preso baino ez daude egun; beste era batera esanda, Estatu espainolean kartzelatutako preso guztien (210, Lakuako Gobernuaren arabera) %5 besterik ez: bost Logroñon, bi Burgosen eta bana El Dueson, Iruñean, Zaballan eta Gasteizko harrera zentro batean (azken biak gaixo daude).

Marlaska mantiene a Ángel Luis Ortiz al frente de IIPP

Ángel Luis Ortiz seguirá al frente de Instituciones Penitenciarias en el Ministerio español de Interior al no verse afectado por la intensa remodelación efectuada por el ministro Fernando Grande-Marlaska.

Ortiz apenas se ha significado en lo que respecta a los presos vascos, aunque ya llevaba en el cargo año y medio, desde junio de 2018. En una comparecencia en el Congreso en diciembre de ese año, defendió ante Mari Mar Blanco (PP) los escasísimos acercamientos que se estaban realizando –luego ya absolutamente paralizados en la segunda minilegislatura de Pedro Sánchez– indicando que estaban dentro de la ley y que se comunicaban a las víctimas de ETA.

Diecinueve meses después de haber sido nombrado por primera vez titular de esa cartera, Grande-Marlaska ha querido configurar un equipo a su medida, con la destitución de su número dos y del director de la Guardia Civil y el ascenso del que es su mano derecha, el hasta ahora jefe de gabinete Rafael Pérez.Ramón SOLA