GARA
DONOSTIA

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza sarirako deialdia zabalik da

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Sariaren deialdia egin dute egitasmoaren bi erakunde sustatzaileek eta, azaldu dutenez, hautagaiek ekainaren 26ra bitarteko epea izango dute itzulpen lanak aurkezteko. Aurtengoa seigarren edizioa du euskaratik egindako itzulpengintza nabarmentzea helburu duen sariak.

Nazioarteko itzultzaile eta argitaletxeak aurkez daitezke, betiere ondorengo baldintzak betetzen badituzte: aurkeztutako liburua jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura lan baten itzulpena bada, eta itzulpen hori 2019. urtean argitaratutakoa bada. Sari bakarra emango da, 4.000 eurokoa.

Oinarriak etxepare.eus atarian daude eskuragarri.