Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Mugak gaindituz deseskalatzea lurraldean txertatzeko erronka

Covid-19aren pandemiak askotariko erronkak ekarri ditu. Osasun krisiak lehentasunezko aferen eta bigarren lerrokoen artean hautatzera behartu gaitu. Etengabe, baldintza zailetan askotan, lanabes murritzekin erantzunak emateko premiaren aurrean jarri gaitu birusak. Krisiak utzitako aje ugari gainditzeko bidean, zer eskala hobesten den erabakitzeak garrantzi handia izanen du.

«Mugaz gaindiko harremana onuragarria da beti, baina osasun larrialdiak irudikatu duen salbuespen egoera honetan, are gehiago», adierazi du Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko zuzendariak. Arola Urdangarinek hiru lurralde eremuek duten osagarritasunak elkarlana areagotzeko «aukera zabalak» eskaintzen dituela oroitarazi berri du“Mediabask” astekarian.

Osasuna, hezkuntza, turismoa, elikagaiak-nekazaritza, “big data”, kirola… luze eta zabala da euroeskualdearen eremuan azken hiru hamarkadetan ereindako auzolana.

Europar Batasunak bere itunetan aintzat hartzen du mugaz gaindiko eskualdeen arteko harremana. Izan ere, estatuek etengabe baimendu behar dituzte lurraldeetako erakundeek abian jartzen dituzten egitasmoak.

Horrek zirkuitu burokratiko luzeak, batzuetan astunak, sortzen ditu erabakiak hartzeko orduan. Euroeskualde guztiek ez dute, bestalde, dinamismo bera. Identitate kultural edo nazionalaren ardatzek hainbat argibide ematen dituzte horren gainean.

Hiru gobernuekin batera, besteak beste, diputazioek, udalerriek eta partzuergoek osatzen dute euskal euroeskualdearen erakunde-mataza. Izan ere, gizarte arloko aktoreek ematen diote benetako hauspoa mugaz gaindiko jarduerari.

Bihartean mugaz gaindiko ganbera da horren adibideetako bat. Hamar urteko ibilbidea egin du Gipuzkoa eta Baionako ganberek sortu zuten mugaz gaindiko erakundeak. Europar Batasunean aitzindaria da.

«‘Bi artean’ baino guk hiruren artean lan egitea nahiago», aitortu zuen duela hiru urte Andre Garreta Baionako Industria eta Merkataritza Ganberako presidenteak. Iruñeko ganbera mugaz gaindiko elkarlanera erakartzeko nahi hori 2018an egikaritu zen.

Nafarroako gizarte eta ekonomia eragileek mugaz gaindiko ganberari «dinamismo berria» eman diotela aitortu du Olga Irastorza erakundeko buruak. Ganberako jardueraren %15 bermatu zuten nafar eragileek soilik hasierako urtean. Geroztik harremanak gozatuz joan dira. Covid-19aren eraginez zubiak erabat itxi zituzten arte.

Arola Urdangarinen iritziz, «eragile guztien arteko elkarlana ezinbestekoa izango da egoera hau gainditzeko».

Covid-19aren ostean asmatu beharreko ibilbide berrian Euskal Elkargoak duen papera nabarmendu du Urdangarinek. Iparraldeko erakundeak osatu behar luke Iruñeko eta Gasteizko erakundeek euroeskualdean duten ordezkaritza.

Gaur-gaurkoz Akitania Berria izeneko frantziar makroeskualdeak 6 milioi biztanletik gora ditu. Zuberoan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean 309.000 herritar baizik ez dira bizi. Ondorioz, Ipar Euskal Herria neurri handi batean «urtuta dago» eremu administratibo erraldoi horretan.

Alta, euroeskualdearen txostenak errepasatuz gero, agerian geratzen da hiru euskal eremuek batera jokatzen dutenean, mugaz gaindiko dinamikak bere indar guztia erakusten duela.

Oinarrizko koordinazioa

Nafarroako lehendakari Maria Chivitek eta EAEko Iñigo Urkulluk muga irekitzeko eskakizuna berretsi zuten maiatzaren amaieran; lehenik, Pedro Sanchez espainiar presidenteak autonomia erkidegoetako buruekin antolaturiko asteko bileran eta, horren ondotik, «Europar Batasunaren inguruko gaietarako konferentzian». Euroeskualdearen baitan mugikortasuna zabaltzeko eskaera egin zuten bi gobernuek.

Covid-19 osteko erronken gainean «Hegoaldeko agintariekin hitz egiteko paradarik ez duela oraindik ere ukan» aitortu dio GARAri Euskal Elkargoko buruak, eta deskonfinatze fase berrian «koordinazioa beharrezkoa» izanen dela gaineratu du.

Pandemiak ez du eragin bera izan Euskal Herri osoan. Hala ere, Madrilek eta Parisek erabili duten aginte bakarrak antzeko trabak sortu dizkie euskal herritarrei. Eztabaida politikotik haratago, eskala naturalak baztertzeak ez dio honetan ere onik egin arazoen kudeaketari. Ika-mikak alde batera utzita, euskal erakundeek muga inguruko biztanleek bizi duten blokeo egoera jasangaitza gainditzeko deia egin dute.

Ondoko fasea bertatik bertara planifikatu ahal izateko, «elkarlana areagotzea formula ona» litzatekeela uste du Etchegarayk.

Kotte Ezenarro eta Jose Antonio Santano Hendaiako eta Irungo alkateek egin zuten eskaerarekin bat egin du berriki Biriatuko auzapez Solange Demarcq-Egigurenek; «aurrez aurre ditugun erronka zailak gainditzeko zubiak behar ditugu indartu, ez mugak» nabarmendu du.

Covid-19aren ondoreneko diseinuan «Iruñea-Baiona-Gasteiz» erpinek euskal geometria jorratzeko aukerak ez dituzte falta.

Zeharka bada ere, horren aldeko mezua jaurti du Jon Arizmendik. Baionako ganberako Garapen zuzendariak zifra bat aipatu du: 8,7 milioi. «Portugal edo Hungariak baino biztanle gehiago du euroeskualdeak eta bere barne produktu gordina EBko batez bestekoa da» laburbildu zuen, pandemiak normaltasun estatistikoa ere irauli aitzin. Behin muga zabaltzen denean, hesi ikusezinak botatzeko estrategiak aztertu beharko dira. Zubiak ireki daitezela eskatzeko agerturiko adostasun zabalak herri honen kartografia aintzat hartuta deseskalatzea antolatzeko aukera berriak eskaini beharko lituzke.

 

«Es insostenible una doble fecha para la apertura de la muga», afirma Etchegaray

Madrid y París cerraron la muga que cruza Euskal Herria por los Pirineos con 24 horas de diferencia el 16-17 de marzo. Una descoordinación que, mirando el mapa que acompaña a estas líneas, parece hoy apenas una anécdota.

A la espera de que los dos estados interaccionen, los vascos «transfronterizos» ya no saben a qué atenerse: París podría anunciar el 15 de junio la apertura de los pasos; Madrid insiste en que levantará las barreras el 1 de julio.

«Es insostenible una doble fecha y creo que se corregirá, ya que la situación de la muga es lo bastante compleja como para que se actúe desde la improvisación», advierte en declaraciones a GARA Jean-René Echegaray, presidente de la Mancomunidad Vasca. Iker Elizalde, concejal en Hendaia y representante de EH Bai, remarca la incoherencia mayor derivada de la restauración, el 2 de junio, de la movilidad a escala hexagonal mientras la muga sigue cerrada. 3.000 ciudadanos la cruzan cada día para ir a trabajar. A raíz de la crisis sanitaria, soportan diariamente largos controles en una frontera que solo se abre para ellos. Hay otra rica gama de relaciones, culturales, educativas, deportivas o simplemente afectivas, que han quedado interrumpidas a expensas de que alguien tome decisiones prudentes pero también pegadas a la realidad cercana. Mientras tanto, el lunes abrirá el aeropuerto de Biarritz, y un feliz parisino podrá venir en avión mientras que una vecina de Hendaia seguirá sin poder ir a pie o en bici a Irun. M.U.