06/07/2020

Santurtzi, Atlantikoan dantzari eta ligako buru
Arnaitz GORRITI
0706_azk_sotera

Itsasoa harrotzen denean, atleta indartsuenak izan gabe ere, traineru batek asko egin dezake. Santurtzik ez du Eusko Label Ligako aurreneko asteburuko estropada bietako bat bera ere irabazi, baina bai lehen bandera. Coruña Hiriko IV. Bandera «Sotera»-k eraman zuen atzo, nahiz eta zapatuan zein domekan bigarren izan, Hondarribiaren eta Orioren atzetik. Haizeak eta hondoko itsasoak Atlantikoa erronka bihurtu zuten Eusko Label Ligaren estreinakoan eta bizkaitarrak izan ziren erregularrenak, aztienak eta konstanteenak. Hondarribiak zapatuan irabazi bai, baina atzo azken amaitu zuen kale zozketa malapartatu baten erruz. Oriok nahikoa lan izan zuen larunbatean ohorezko txandan sartzen eta atzo olatu bikain bati esker irabazi zion «Sotera»-ri. Segurtasun neurriz eta emozioz gainezka ekin dio aurten traineru liga garrantzitsuenak, eta asteburu gehienak Coruñakoa lakoa badira, izango du zerekin gozatua arraunzaleak. Euskotren Ligan, berriz, Oriok emakumeen artean parekorik ez duela erakutsi zuen berriz ere. Baina hau hasi besterik ez da egin.

Hondarribia eta Oriok irabazi arren larunbateta igandeko saioak, «Sotera» Coruñakoitsaso zailean maisuki moldatu da eta EuskoLabel Ligako aurreneko bandera eraman du.