GARA
BILBO

Indarkeria matxista erauzteko tresna berria, ezker abertzalean

Indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo berritua aurkeztu zuten atzo LABek, Ernaik eta Sortuk. Prebentzioan, trebakuntzan eta gogoeta kolektiboan oinarritzen den tresnaren helburua ezker abertzalea indarkeria matxistarik gabeko espazio aske bilakatzea da.

Ia bi urte eman dituzte indarkeria matxista kasuak kudeatzeko protokoloa berritzen, eta atzo aurkeztu zuten LAB, Ernai eta Sortu erakundeetako ordezkariek, Antsoaingo Kulturgunean.

Prozesu «luze eta mamitsua» garatu dutela azaldu zuten, «alde batetik, hiru erakunde horietako kideen artekoa, eta indarkeria matxistan aditu eta arituak diren pertsonen etengabeko ekarpena bilduz».

Duela hogei urte jarri zen martxan barne protokoloa ezker abertzalearen baitan. Ordutik metatutako esperientziak zein lortutako kontzientziazio mailak, batetik, eta mugimendu feministaren bilakaerak eta bereziki justizia feministaren inguruko gogoetak, bestetik, emaitza eman dutela adierazi zuten. Eta emaitza plazaratutako tresna da, indarkeria matxistari aurre egiteko «plan feminista orokorrago baten baitan kokatzen dena, prebentzioa, trebakuntza eta gogoeta kolektiboa oinarri dituena, eta azken helburu ezker abertzalea indarkeria matxistarik gabeko espazio aske eta eroso bihurtzea duena».

Parekidetasuna, helmuga

Indarkeria matxista egiturazkoa dela gogorarazita, «gure baitakoa ere bada», onartu zuten. «Erakundeen baitan ere, besteak beste, emakume eta gizonen arteko botere harremanak erreproduziten ditugu», esan zuten eta honakoa azpimarratu: «Egun, parekidetasuna ez da errealitate bat geure etxeetan, lortu nahi dugun helmuga baizik».

Bide horretan, erakundeen baitan sortzen diren kasuen kudeaketa «koherente eta kolektiboa» egin nahi dute, «klabe eraldatzailean eta erreparatzailean, jarrera zigortzaileetatik ihes eginda».

Azaldu zutenaren arabera, eraso bakoitzaren aurrean hiru erpineko prozesua zabalduko dute. Horrela, «erasoa jasan duen pertsona eta honen beharrak aintzat hartuko ditugu prozesuaren oinarrian; erasoa eragin duen pertsonak aitortza eta deseraikuntza bideari ekiteko prestasuna izan beharko du; eta, azkenik, gertuko komunitatean egin beharreko lanketa eta gogoeta kolektiboa dago».

Hortik abiatuta, indarkeria matxista kasu bakoitzak prozedura propioa izango duela zehaztu zuten. «Prozesu orok honako oinarriak bilduko ditu: erasoa jasan duena erdigunean kokatzea, konfidentzialtasun eta informazioaren kudeaketa arduratsua, proportzionaltasuna eta bermeak».

Hori guztia aurrera eramateko hartutako konpromisoa nabarmendu zuten. «Zuzendaritzak zein egiturak bere egiteaz gain, kidegoarena ere bada protokoloa eta horretarako trebakuntza feministarako prozesu bat martxan da».

Ocho años de cárcel por violar a una menor casi en coma etílico

Un joven que entonces tenía 23 años ha sido condenado a ocho años de cárcel por violar a una menor «en una situación cercana al coma etílico», en un local de Donostia donde las posibilidades de recibir auxilio eran «remotas» y al que la condujo semiinconsciente desde un discoteca de la ciudad. Una vez que sea excardelado, permanecerá diez años en libertad vigilada y no podrá aproximarse a la víctima ni comunicarse con ella durante otros diez años. El condenado cuenta con una condena previa a diez años y medio de reclusión por abusar de otra menor, una niña de 14 años con la que mantuvo «una relación sentimental». GARA