KLIK

Pertsonen lagun onena gutxienez duela 8.400 urtetik

Suediako Solversborg hirian eginiko indusketa batean orain dela 8.400 urte inguru bizi izan zen txakur baten hezurrak aurkitu zituzten irailean hilobi batean. Zehazki, 250 kiloko hareazko bloke batetik atera zuten eskeletoa, egoera bikainean. Harri Aroko hilobi batean zegoen, giza hezurdura baten eta zenbait hileta objekturen ondoan, non eta ehiztariak bizi izan ziren kokaleku batean. Txakur bat lurperatu izanak argi erakusten du gizakiok zein gutxi aldatu garen ordutik hona galera sentimenduei dagokionez.

Argazloa: Johan NILSSON | TT News Agency | AFP