BEGIRADA

Kasualitatea baino gehiago

Atzoko irudian George Floyden anaia, bere abokatua eta National Action Network erakundearen sortzaile eta presidentea ageri dira, auzitegi aurrean belauniko protestan, Floyd hil zuen poliziaren kontrako epaiketa hasi zen egunean. Bi egun lehenago, polizia mexikar batek emakume bat hil zuen oso antzeko moduan, belaunarekin lepoa zanpatuta bi orno hautsiz.