BEGIRADA

Amaierarik ez duen polizia indarkeriaren tragedia

Aurreko astean, George Floyd hil zuen poliziaren kontrako epaiketa egiten ari zen bitartean, Minneapoliseko polizia batek hogei urteko beltz bat hil zuen. Egun gutxira, Chicagoko polizia bat eskuak altxatuta zituen hamahiru urteko haur latino bat tiroz hiltzen ikusi genuen. Epaiketa bat baino askoz gehiago beharko da AEBetako poliziak herritar beltz eta latinoei tiro egiteko duen erraztasuna errotik ezabatzeko...