KLIK

Alex Prior eta Fortuna KE, gurpil-eskriman txapeldun

Asteburu honetan Espainiako III. Gurpil-eskrimako Kopa –azken jardunaldiak– jokatu da Donostiako Pio Baroja kiroldegian, eta txapeldun absolutuak erabakita geratu dira. Alex Prior Fortuna Kirol Elkarteko kirolaria sablean Espainiako txapeldun eta floretean eta ezpatan txapeldunorde geratu zen. Igandeko jardunaldian taldekako proba jokatu zen sableko modalitatean, eta Fortuna Espainiako txapeldun izan zen modalitate horretan.

Argazkia: FORTUNA KE