BEGIRADA

«La sombra del nogal», euskaraz irakurgai

Euskarazko toponimoa da Intxaurrondo. Euskaldunak dira bertan torturatuetako asko. Baina oraindik euskaraz argitaratu gabe zegoen bere barrutik ateratako lekukotasun gordinetako bat, Ion Arretxek atxilotu eta ia 30 urtera idatzitakoa. Ereinek kaleratu berri du «Intxaurrondo, intxaurraren hostopeko itzala». Tamalez, Ion Arretxek ez du itzulpena ezagutuko, 2017ko martxoan hil baitzen.