BEGIRADA

Berhokoirigoini azken agurra

Herritar andana eta erakunde zein elkarte anitzetako ordezkaritza zabala bildu zen atzo, Gamarten, Mixel Berhokoirigoini azken agurra emateko. Hainbeste jende bildu zen, ezen elizatik kanpo geratu zirenek meza ikusi ahal izateko pantaila handi bat ezarri behar izan baitzuten. Herri agur hunkigarria, herrigintzari bizitza eskainitako laborariarentzat.