GARA
GASTEIZ

Teknoestresa, bilera birtuala... telelanaren oinarrizko lexikoa

Lan arloan ere eragin nabarmena izan du covid-19ak. Etxeratze aginduak langile asko behartu zituen lehen aldiz etxetik lan egitera, eta enpresek ere lana antolatzeko molde berrira egokitu behar izan zuten. Horrek lan arloko araudia berritzea ekarri du, eta bitarteko teknologiko batzuen erabilera areagotu du.

Eraldaketa horrek sustatu dituen oinarrizko hitz batzuk jaso dira Euskaltzaindiak argitaratu duen “Telelanaren oinarrizko lexikoan”. Euskaltzaindiaren UZEI erakunde atxikiak hiztegi arauemailea, batetik, eta Euskalterm terminologia banku publikoa bestetik, abiapuntu hartu ditu, inguruko beste hizkuntzetako terminologia banku nagusiekin batera.

Telelanari eta telelaneko baliabide teknologikoei buruzko euskarazko erabilera kontuan hartu da, eta arreta berezia jarri zaio komunikabideetan jasotakoari.