BEGIRADA

Gerra asimetrikoak ez du etenik

Herenegun, gazte palestinar batek bi israeldar sastakatu zituen Jerusalem ekialdean. Egun berean, aurrekoan eta hurrengoan bezala, Israelgo Armadaren hegazkinek Gaza bonbardatu zuten, maiatzeko bonbardaketen intentsitatearekin ez bada ere. Ez da aparteko erreakziorik egon, Estatu sionistak nazioartearen isiltasuna baitauka palestinar herria zigortzen jarraitzeko.