BEGIRADA

Errefuxiatuak, gero eta estuago

Atzo, Samoseko errefuxiatu kanpalekuan sute bat piztu eta ordu gutxira, Grezia errefuxiatuak Europar Batasunak finantzatutako bost «kanpaleku itxi» berrietako batera eramaten hasi zen. EBk 276 milioi euro agindu ditu Greziako Egeoko bost uharteetako instalazio berrietarako. Irudian, Afganistango bi emakume, elkar besarkatzen, haietako bat eramana izan baino lehen.