GARA
DONOSTIA

ELAk eta LABek lau greba egun deitu dituzte Gipuzkoako egoitzetan

ELA eta LAB sindikatuek lau greba egun deitu dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan nork bere aldetik: ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, 14an eta 15ean.

ELAk azaldu duenez, «langileek mobilizazioak indartzearen aldeko apustua egin dute, joan den astean patronalek sindikatuak bultzatutako negoziazio bidea zapuztu ostean». ELAk gogorarazi du, halaber, lehen negoziazio mahaia martxan jarri zenetik bost urte igaro direla. 258 greba egun izan dira ordutik; «hala ere, gatazka konpondu gabe dago oraindik», kritikatu du.

«Merezi dutelako».

LABek, berriz, Gipuzkoako egoitzetako egoera «jasanezina» salatu du: «Jadanik larria zen egoera jasanezina bihurtu da eta urgentziazkoa da irtenbide duin bat erdiestea: egoerak eskatzen duelako eta langile zein egoiliarrek merezi dutelako».