Maite UBIRIA
LUHUSO
IPAR EUSKAL HERRIA BLOKEATZEKO DEIA

Ipar Euskal Herri «osoa» geldituko da Estatuaren blokeoa deslotzeko

Ion Paroten askatasun auzian Fiskaltzak aurkezturiko helegitearen berri izan ondoren, Bake Bideak uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatzeko erronka finkatu zuen. Atzo eman zuten ekintzaren berri. «Komunikazio bide oro geldiaraziko da» helburu argi baten alde: «Prozesuaren blokeo judizial eta politikoari blokeo geografiko batekin erantzunen diogu».

Barrikada itxuran girotu zuten Bake Bideko kideek Luhusoko plaza.
Barrikada itxuran girotu zuten Bake Bideko kideek Luhusoko plaza. (Guillaume FAUVEAU)