KLIK

Ur-txirrista erraldoian gora eta behera

Ura izan zen atzo Donostiako jaietan protagonista modu batean baino gehiagotan. Piratek Flamenka eta kai ingurua hartu zituzten, eta txikienak eta ez hain txikiak, berriz, Kursaalen jarritako ehun metroko ur-txirristan gora eta behera ibili ziren. Gurasoren bat edo beste ere ausartu zen salto egiten ilaran zain zeudenak eta kuriosoak begira zituztela. Metro gutxira, Zurriolako hondartzan, 300 bat lagunek Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten. Irabazleak Enaitz Goñi eta Junkal Cuñado izan ziren.

Jagoba MANTEROLA | FOKU