Alberto PIZZOLI AFP
BEGIRADA

Roger Waters: jazarria, zentsuratua, baina ez isildua

Pink Floyd musika talde mitikoko abeslari eta baxu-jotzaileak, 80 urte betetzear, politikoki beti bezain engaiatuta segitzen du, iritziak libre munduratuz. Israelen kontrako boikota deitzeagatik jazarri zuten lehen; orain, Ukrainara armak bidaltzearen kontra egin edo NATO eta Zelensky salatzeagatik bertan behera utzi dituzte bere kontzertuak Polonian. “Persona non grata” izendatu dute han. Ukrainan bera hiltzera deitzen duten zerrendak daude. Jazarpen horrekin, musikak, kulturak, denok galtzen dugu. Baina ez dute Rogers isildu.