Guillaume FAUVEAU
BEGIRADA

Espekulazioa: gutxi batzuk aberastu eta asko kaltetu

«Ezohiko moldea» baliatuz hamabi hektarea lur salgai jarri izana eta salerosketaren prezioa salatu zuten herenegun ELBk eta Lurzaindiak kontratua kudeatu duen notarioaren bulegoa okupatuz. «Pertsona batek lur horiek 200.000 euroren truke erosi nahi ditu, prezio arrunt espekulatiboan». Laborantza lurrak jabetza huts gisa saltzeak saltzaileak hektareako prezio bikoitza eskuratzea eta laborantza lurrak zaintzeko ardura duen Safer egiturak lehentasunez erosteko duen eskubidea bertan behera uztea du helburu. Negozioa, bertako laborarien kaltetan.