IRUDIENEA

Argizaiola saria jasoko du gaur Douglass antropologo estatubatuarrak

William A. Douglass antropologo estatubatuarrak Argi izeneko galan jasoko du Argizaiola saria (20.30ean San Agustin Kultur Gunean). Lehenago, 14.00etan, Ahotsenean, Atxagak «Nevada egunak» aurkeztuko du. 12.30ean «Eskoziatik Euskal Herrira: autodeterminazio prozesuak» izenburupean mahai-ingurua egingo da Zelai Nikolas moderatzaile dela, eta Txente Rekondo, Jule Goikoetxea, Iñigo Urrutia, eta Asier Blas parte hartzaile direla. Plateruenak Eskoziari ere eskainiko dio plaza, eta bertsoak eta ikus-entzunezkoak nahastuko dituen emanaldia eskainiko da 13.30ean.