Arantxa MANTEROLA BAIONA

Seaskaren Ikas'Talo Mani'Festa Baionako Glainera lekualdatu dute

Seaskak larunbatean egingo duen ekimenaren hitzordua Baionako Reduiteko plazan aurreikusia bazen ere, eguraldi iragarpen kaskarrak lekuz aldatzera behartu ditu antolatzaileak.

Hala, Ikas'Talo Mani'Festa Glain eremuko Elkarteen Etxean burutuko da. 10.000 talo doan banatzeko asmoa dute, 12.00etatik 16.00etara. Lau kupel sagardoz lagunduta, sagarnotegi erraldoia bilakatu nahi dute ekimena, «ikastolentzat urte beltza izan denari agur esateko». Estatuko ordezkari den suprefetak Hendaiako ikastola berriaren proiektua blokeatu, eta Bezkoitzekoa eta Hazparneko lurraldekoak geldiarazteko eginiko saiakerak dira horren lekuko. «2014 urtea euskararentzat hobe hasiko den esperantzarekin», Seaskak dei egin die herritarrei larunbatean, aro txarra gorabehera, ikastolak bultzatzeko Mani'Festan parte hartzera.