Oihane LARRETXEA DONOSTIA
ZIENTZIA

Zuhaitzek berek adieraziko dute zein espezie egokituko den klima aldaketara

Klima aldaketara egokituko diren zuhaitzak zeintzuk izango diren aurreikustea da Neiker-Tecnaliaren azken lana. Europa mailako ikerketa honetan, milaka espezie landatu dituzte klima ezberdinetako herrialdeetan, egokitzen diren edo bizirauten duten ziurtatzeko.

Klima aldaketara hobekien moldatuko diren zuhaitz motak zeintzuk izango diren aurreikustea. Horixe, Neiker-Tecnaliak abiarazi duen azken ikerketaren helburua, Europako Interreg Espazio Atlantikoaren proiektuaren baitan. Horretarako, hiru arboreto -xede zientifiko edo didaktikoarekin egiten diren hainbat espezietako arbola landaketak- moldatu ditu Hego Euskal Herrian. Asmoa klima aldaketari aurrea hartzea da, eta bateko eta besteko espezieen portaera ebaluatzea.

Proiektuko kide Ander Arias ikerlariak GARAri azaldutakoaren arabera, gaian adituak direnen baieztapenak aipatuz, klima aldaketa ez da etorkizuneko agertokia, oraina baizik. Klima gero eta epelagoa izango da eta prezipitazioak ez dira urte osoan zehar izango. Baldintza hauetan landare eta zuhaitz batzuk ez dira ondo egokituko eta horrek arazo larriak sor litzake; izan ere, gizakiak zuraren beharra izaten jarraituko du, baita basoek ematen dituzten zerbitzuen onurak ere. Ekosistemarako, baita gure biziraupenerako, beharrezkoa da landaredia.

Bizkaiko hiru arboretoez gain, Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan ere landatu dira, baita Europako beste herrialde batzuetan ere, esaterako, Eskozian, Estatu frantsesean, Portugalen eta Estatu espainolean, zehazki Galizian eta Gaztela eta Leonen. Ikerketa taldeek, ordea, euren lurraldeko arboretoen emaitzak baino, arreta handiagoaz jarraitu behar dute eurena baino hegoalderago kokatuta dagoen arboretoen garapena, klima beroagoan zuhaitzek zein garapen duten ikusteko, klimaren joera horixe izango delako. Gure klimak mediterranearraren antza izango du.

Hala, Euskal Herriko arboretoak zaintzen dituzten ikertzaileen erreferentzia Portugal eta Gazte eta Leongoak izango dira; Eskoziarentzat Estatu frantsesekoak, eta abar.

Ikertzaileek planteatzen dutenez, Europako fatxada atlantikoaren iparraldean dauden latitudeak etorkizunean gaur egun hegoalderago daudenen antzekoak izango dira. Horrenbestez, lortzen diren emaitzak oso interesgarriak izango dira basogintzaren sektorerako, datorren egoera klimatikorako espezie eta jatorririk egokienak ezagutu ahal izateko eta, ondorioz, bere baso masak eraginkorrago eta produktiboago kudeatu ahal izateko.

Hemendik aurrera, ikertzaileek hiru parametro nagusi aztertuko dituzte: zuhaitzen hazkundea, osasuna eta fenologia -landare eta animalien fenomeno biotiko periodikoak: loraketa, hostoketa, migrazioa...-.

Zuhaitzaren hazkundea eta garapena ingurunera eta klimara egokitzeko duen ahalmenaren araberakoak dira. Arbolaren osasuna, honek izurrite, gaitz eta lehorteei dagokienez duen erresistentziari lotuta dago. Fenologia, berriz, landareen sasoikako manifestazioen azterketari dagokio (ernamuintzea, hostoak erortzea...). Teknikariek bateko eta besteko fase fenologikoak aztertuko dituzte, parametro klimatikoekin erlazionatzeko. Fase horiek ezagutuz arbolak klimaren fenomenoen aurrean izango duen portaera iragartzeko balioko du, esaterako, izoztea dagoenean.

«Lehenengo datuak begi bistakoak izango dira -iragarri du Neiker-Tecnaliako kideak-. Espezieak hiltzen badira, badakigu ez dutela klima aldaketa jasango. Eukaliptoek, esaterako, ez dute izoztea jasan Eskozian. Jakingo dugu, baita ere, nahikoa indartsuak izango diren izurriteen aurrean, inguru bakoitzean gaixotasun mota ezberdinak daudelako».

Lehen datuak hiruzpalau urteren buruan izango dituzte, baina konpromisoa hartu dute sare osoaren monitorizazioa hamabost urtez mantentzeko. Epe hori amaitu eta gero, Europako arku atlantikoko eskualde bakoitzeko basogintzarako interesgarrienak diren espezieen zerrenda zehatza lortu ahal izango da.

Milaka zuhaitz landatu dira

Neiker-Tecnaliaren arboretoak Bizkaiko Laukiz udalerriko mendietan landatu dira -Araba eta Gipuzkoakoak Hazi fundazioak landatu ditu-. Horietako bakoitza gutxi gorabehera bi hektarea zabalekoa da, eta 2.200 arbola inguru jarri dira bakoitzean aztertzeko. Landatutako aleak basogintzarako interesgarriak diren 35 espezietakoak dira. Horien artean dira Asiako espezieak, Afrikako Atlaseko zedroa, Amerikako haritza, Ozeaniako eukaliptoak eta Europako haritz kanduduna eta basoko zein itsasoko pinuak, besteak beste.

Espezieak hautatzea ez da lan makala izan. Orotara 35 espezie aukeratu dituzte landatzeko, baina horiek 116 jatorritakoak dira, leku ezberdinetan agertu daitekeelako zuhaitz bera, ezaugarri ezberdinekin.

Proiektuko hamabi arboretoetarako material berdin-berdina baliatu da, abiapuntua berbera izateko. Ariasek dioenez, milaka eta milaka landare ekoitzi dira lehendabizi, bi eta hiru urte artean iraun duen prozesuan. Espezie batzuk segituan hil egiten zitzaizkien hazten oso zailak direlako, are gehiago eurena ez den inguruan.

Mull uhartetik Azoreetara

Proiektuak Eskozia, Estatu frantsesa, Portugal, eta Estatu espainoleko ikerketari lotutako hamabi erakunde elkartzen ditu, landatutako basoetarako EFIAtlantic Europako Baso Institutuaren bulego erregionalak koordinatuta. Zentro horiek, azken bost urteetan, 38 arboretoko sare bat eratu dute, Europako fatxada atlantiko osoa hartzen duena; Eskoziako Mull uhartetik -iparraldeko muga gisa-, Lisboako Tapada da Ajuda parke botanikoraino eta Segoviako Moral de Hornuez herriraino -hegoaldeko muga gisa-. Sarean, halaber, Azore uharteetako bi landaketa sartzen dira, ikerketaren mendebaldeko muga ezartzen dutenak.

El valor de las estrategias locales en la transición hacia el cambio climático

Klimagune Workshop, foro para el debate informal sobre el cambio climático, celebró recientemente su cuarta edición en Bilbo, donde se pusieron sobre la mesa las oportunidades y desafíos que presentan las transiciones hacia la sostenibilidad.

En la sesión plenaria, que corrió a cargo de Daniel Innerarity, profesor de Ikerbasque; y de Vanesa Castán, investigadora del University College of London, destacaron que el cambio climático supone grandes retos, si bien la sociedad ha asumido la necesidad urgente de transformar las estructuras sociales y económicas. Los expertos apuntaron que estas transformaciones son «particularmente importantes» en los sistemas agroalimentarios, la energía, el transporte, las áreas urbanas y su medio natural y construido. «Se entiende como transformación al acto de cambiar un sistema cuando las condiciones actuales son imposibles de mantener», matizaron.

Innerarity reconoció la complejidad que trae consigo el cambio climático, y defendió que el escenario «solo se puede gestionar mediante una percepción política de largo plazo». Concluyó que las soluciones deben de ser «cooperativas, políticamente pragmáticas, económicamente razonables y científicamente sólidas».

Castán, por su parte, ensalzó el valor de las iniciativas locales porque, aunque se trate de intervenciones puntuales son estratégicas y ofrecen oportunidades de trasformación social. «No existen las soluciones únicas para adaptarse al cambio climático; cada experimento, por pequeño que sea, tiene el potencial de transformación», dijo.

Los expertos apuntaron que la ciencia puede proporcionar «reflexiones clave» que que deberían ayudar a redirigir los actuales sistemas sociales y económicos, ya agotados, en la búsqueda de diferentes alternativas para la transición hacia la sostenibilidad. GARA