Leticia PINEDA APATZINGAN

Mexikoko autodefentsa miliziek sostengua eta mesfidantza eragiten dute

Mexikoko autodefentsa miliziek Michoacan estatuko herritar askoren sostengua dute, narkotrafikatzaileen jazarpenaz nazkatuta daude-eta, baina aldi berean, beste kartelekin lotura duten susmoa dute batzuek.

Efrainek, 58 urteko mariachiak kontrabaxua utzi eta fusila hartu zuen iaz, bere bi senide hil zituen taldearen kontra borrokatzeko. Horrelako hamaika istorio direla medio, bolborategi bat da Michoacan estatua, Mexikoko mendebaldean.

«Autodefentsa taldeekin bat egitea erabaki nuen, bi iloba, 19 eta 20 urteko bi mutil, bahitu zituztelako. Hil egin zituzten, eskatutako erreskatea ordaindua bazen ere», azaltzen du Efrainek. Nazkatuta zegoen ere narkotrafikatzaileen arrantxoetan joateaz, jotzera behartuta, goizaldera arte irauten zuten jaiak alaitzeko.

Bere istorioa kontatzen du, Buenavista Tomatlaneko arrantxo bat zaintzen duen bitartean. Eskualdeko hogei autodefentsa taldeburu elkartu ziren hiri horretan. Bertan osatu ziren lehenengo miliziak, 2013ko otsailean, Zaldun Tenplarioen kontra borrokatzeko.

Erlijio-sekta kutsua duen talde hori narkotrafikoan ari da. Milizien sorrera erantzun bat izan zen, herritarrek pairatzen duten jazarpena aintzat hartu gabe agintariek agertzen duten konplizitateari edo geldotasunari emandako erantzuna.

Polizia izateko «aurrenik hiltzailea eta tenplarioa izan behar duzu», dio Gregori Lopezek, Apatzinganeko katedraleko apaizak, milizianoen alde agertuz. Bere iritziz, milizianoek defendatzen dutena bidezkoa da. Tenplarioek neska gazteak bahitu eta inguruko mendietara eraman dituzte, eta gazte asko indarrez bildu dituzte. «Herriarekin matxinatuko gara. Tenplarioei esaten diet; `Damutzeko ordua da'», ohartarazten die Lopezek.

Bahiketak, jazarpenak eta emakumeen aurkako indarkeria jasateaz nazkatu diren nekazarien babesa dute. Baina ibilgailu berriek, AK-47 fusilek eta beste arma handiek ere mesfidantza sortzen dute, eta batzuek badute susmorik, ez ote dieten beste kartel batzuek ordaintzen tenplarioen eremua bereganatzeko. «Ez dakit benetan zer interes defendatzen dituzten. Batzuek narkotrafikanteekin harremanak izan behar dituzte. Bizitzeko ordaindu behar ez izatea baino ez dugu nahi!», kexu da Apatzinganeko emakume bat.

Apatzingan 120.000 biztanleko hiria da, tenplarioen gotorlekua. Joan den astean miliziak zabaldu zirenean, aurpegia ezkutatua zeramaten gizonak motoz iritsi ziren udaletxera eta sua eman zioten. Tenplarioak omen ziren eta ez zegoen poliziarik inguruan.

Los grupos de autodefensa empiezan a entregar tierras

Los grupos de autodefensa empezaron a entregar el jueves a los habitantes de varios municipios del estado mexicano de Michoacán las tierras que les habían sido arrebatadas por Los Caballeros Templarios, organización dedicada al narcotráfico. El coordinador de los grupos de autodefensa, Estanilao Beltrán Torres, alias «Comandante Cinco», protagonizó el acto de entrega de tierras en el municipio de Tacíntaro, concretamente 265 hectáreas de aguacate a 25 residentes. Alfonso Cevalos, uno de los propietarios, explicó que en los últimos dos años Los Caballeros Templarios han matado a cuatro de sus hermanos, a su padre y a su tío y, además, han ocupado sus huertas de aguacate, según el diario «La Jornada». Torres prometió un acto similar en Paracuaro. La semana pasada los grupos de autodefensa asaltaron el municipio de Apatzingán, dando lugar a tiroteos, saqueos e incendios, incluso en la Alcaldía, que se saldaron con una persona muerta. Desde entonces, las llamadas policías comunitarias han irrumpido en otras muchas localidades para expulsar a los Templarios, instalados en este estado para controlar la ruta de la droga hacia EEUU. A su vez, el Gobierno ha desplegado a las fuerzas federales. GARA