GARA

Arazoak hiri nahiz errepideetan, haizea, euria eta elurra tarteko

Urtea hasi zenetik, alegia, 40 egunetan, Lakuak 16 emergentzia abisu ezarri ditu denboraleak direla-eta. Olatu eta haizeteengatik atzo ezarritako alerta laranja gaur horia izatera pasatu den arren, ufadek 100 km/h-ko abiadura hartuko dute. Hain zuzen, arazo ugari sortu zituen atzo haizeak, zuhaitzak botaz edo teilatuak kaltetuaz. Elurrak Opakua itxiarazi zuen, eta Gasteizen aurre emergentzia plana aktibarazi.

Eguraldi txarrak ez du atsedenik hartu azken asteetan, eta hasi berri dena giro traketsarekin abiatu den arren, Euskalmeten aurreikuspenen arabera datozen egunak lasaiagoak izango dira. Orain artekoa ondo irudikatzeko bada datu adierazgarri bat; izan ere, 2014. urtea hasi denetik, alegia, 40 egunetan, Lakuak hamasei emergentzia abisu ezarri ditu, «laranjak, horiak eta gorri bat». Azken honek eragin zituen iragandako otsailaren 1ean kalte handiak Euskal Herriko kostaldean.

Atlantikoko depresio batek Bizkaiko Golkoa zeharkatu du asteburuan. Horrek berak, gainera, bai atzo eta bai gaur, orduko 110 kilometrorainoko ipar-mendebaldeko haizea ekarriko du kostaldera, baita tenperatura eta elur maila txikiagoak ere.

Hain justu, bi elementu horiek markatu zuten atzoko jardunaldia. Alde batetik, haize ufaden ondorioz, Donostian soilik, esaterako, suhiltzaileek 30 interbentzio baino gehiago egin zituzten atzo, goizeko lehen ordutik 15.00ak arte. Esku-hartze konplexuena Aiete pasealekuan izan zen. Bertan, eraikin bateko txapa metalikozko teilatua askatu eta suhiltzaileek behin-behinean finkatu behar izan zuten.

Getxon ere haizeak Bolue 1 eta 2 futbol zelaietako teilatu zati bat kaltetu zuen, eta prebentzio gisa, Udalak itxi egin zituen aipatutako instalazioak, konpondu bitartean.

Nafarroan, adibidez, hainbat errepidetan atzo eroritako zuhaitzak dira aipagarriak, bereziki Donezteben, NA-170 errepidean auto baten gainean jauzitakoa. Zorionez ez zen zauriturik egon.

Linea elektrikoaren gainera eroritako zuhaitzek ere arazoak eragin zituzten Ipar Euskal Herrian, argindarrik gabe utziz, igande gauetik atzo gauera arte, 1.600 etxebizitza Arrangoitzen, Arbonan, Azparnen, Baionan... ERDF enpresa publikoak 20.00etarako matxura konponduko zuela agindu zuen. Suhiltzaileek ere irteera asko egin zituzten Biarritzen, Ainhoan, Baionan... Zokoan, orduko 121 kilometroko haize ufadak neurtu ziren.

Kateak, derrigorrezko

Haizeteak alde batera utzita, elurrak ere zailtasunak eragin zituen, batez ere bigarren mailako errepide eta mendateetan. Opakuako portua 18.30etik aurrera erabat itxita gelditu zen mota guztietako ibilgailuentzat, azken orduetan botatako elurtearengatik. Horrekin batera, portuaren goialdean pilatutako behe laino itxiak egoera are gehiago zailtzen zuen.

Zirkulatzea debekatu ez baina Ertzaintzak kateak erabiltzera derrigortu zuen, bestetik, Kurtzetan, Araban, eta arretaz egiteko Altube, Azazeta, Urduña, Bernedo eta Herreran, baita Gipuzkoan ere, Deskargan, Etxegaraten eta Urrakin.

Errepideetan ez ezik, hirian bertan ere, Gasteizko kasuan, elurteetarako aurre emergentzia plana aktibatu zen atzo.

Hegalaldia pide ayuda para atender a las aves marinas

La asociación Hegalaldia está recogiendo y cuidando en su centro de Uztaritze a decenas de aves marinas que estos días llegan a la costa labortana en un estado de agotamiento y desnutrición evidente.

Comparado con las miles de aves que han sido encontradas en las playas del litoral atlántico (unas 10.000 muertas, según la red de protección de la fauna salvaje), el número de las recogidas en las labortanas es bastante menor. No obstante, Hegalaldia ha solicitado la ayuda urgente de voluntarios.

El domingo pasado fue «una locura», según el portavoz de la asociación Stephan Maury, al hacerse cargo solo ese día de casi un centenar, a las que hay que alimentar y mantener en calor antes de liberarlas.

Además de las aves marinas que están llegando en general a toda la costa cantábrica, también se están hallando bastantes crías de focas grises en las playas vascas. En las últimas semanas han aparecido varios ejemplares en las de playas de Biarritz y Sokoa. Arantxa MANTEROLA