GARA DONOSTIA

Eraildako Arrese eta Jauregi Gipuzkoako batzarkideak omenduko dituzte urtero

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolaren proposamenez, Jaime Arrese eta Juan Mari Jauregi batzarkide ohiei euren omenezko plakan urtero lore eskaintza egitea onartu zuen atzo lurraldeko ganberako Mahaiak.

Jaime Arrese Union de Centro Democrático alderdiko batzarkidea zela, Komando Autonomo Antikapitalistek erail zuten 1980ko urriak 23an. Hurrengo hauteskundeetara arte haren aulkia hutsik mantendu zuten. Juan Mari Jauregi PSEko kidea 2000ko uztailaren 29an erail zuen ETAk.

Txarolaren hitzetan, «bizikidetzarako bidean pauso bat ematea da. Etxe honetako kideak erailak izan ziren, eta historiari zor diogun memoria argitu nahi dugu».

Euren omenezko plakan lore eskaintza egitearekin batera, minutu bateko isilunea egingo dute urtero.