GARA BERGARA

«Angiolillo» liburuaren 3. edizioaren muntaketa, auzolanean

Aitor Arantzabalek idatzitako «Angiolillo» liburua muntatuko dute gaur Angiolillo liburutegiak eta Bergarako Gaztetxeak bultzatutako ekimenean. Hauxe dugu liburuaren 3. edizioa, eta aurreko bietan bezala, auzolanean muntatuko dute liburua.

Durangoko XIV. Azoka Alternatiboan izandako arrakastaren ondorioz, 200 ale inguru aterako dituzte aurtengoan. Liburua muntatzen laguntzeko bi txanda egongo dira: bata, 11.30etik 13.30era, eta, bestea, 17.00etatik 19.00etara. Muntaketaren ondoren, lagundu duten guztiontzat luntxa egongo da.

Liburuaren 3. edizio hau apirilaren erdialderako kalean egotea aurreikusten dute antolatzaileek, aurrekoak bezala, 4 euroren truke.