GARA

Munduaren «porrot ikaragarria» dira Gazako sarraskiak, NBEren ustez

Gazako biztanleek nolabaiteko normaltasuna berreskuratzeko ahaleginak egiten zituzten bitartean, leherketarik gabeko bigarren eguna zela-eta, palestinarren eta israeldarren ordezkariak Kairon ziren, egunotako su-etena behin betikoa izan dadin negoziatzen. Navi Pillay NBEko Giza Eskubideen goi mandatariak adierazi zuen Gazak jasan behar izan duen erasoaldia munduaren «porrot ikaragarria» dela, sarraskiak saihesteko edo geldiarazteko gauza izan ez delako.

Navi Pillay Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi mandataria izan da Gazako sarraskietan Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek izan duten jarrera salatzeko garaian erakundeko ahotsik ausartena azken asteotan, eta atzo ere bide beretik jarraitu zuen, Tel Avivek Gazako herritarren aurka 2008-2009an eta 2012an egin zituen erasoaldiak oraindik behar bezala ikertu eta zigortu gabe daudela gogorarazi baitzuen.

Navi Pillay Ban Ki-moon NBEko idazkariarekin eta Robert Serry erakundeak Ekialde Hurbilera bidalitako ordezkariarekin bilera egin zuen nazio batuen egoitzan, Gazako egoera aztertzeko. Herrialde arabiarrek eskatutako bilera egin zuten.

Herrialde horiek salatu izan dute NBEko Segurtasun Kontseiluak (erabakiak hartu eta betearazteko kemena duen organo bakarra) ez duela bere esku zegoen guztia egin sarraskiak geldiarazteko.

Asteartean hasitako su-etenaren bigarren eguna zuten atzo Gazakoek. Kairoko negoziazioek hiru eguneko su-etena behin betikoa bihurtzea lortzen ez badute, bonbardaketak eta sarraskiak itzul daitezke Mediterraneo itsasoko eremura, baina atzo bertakoek aukera hori baztertu egin dutela zirudien.

Hori pentsarazten du Gazako zenbait denda eta banketxe berriz zabalik ikusteak. Arrantzaleak ere berriz lanera joan ziren, aste askotan lehorrean egotera kondenatuta egon ondoren. Rafah «hiri martiriko» kaleetan ere poliziak ikusten ziren atzo, bertako autoen zirkulazioa zaindu nahian.

Horretarako aukera zuten herritarrek beren etxeak eta establezimenduak konpontzen hasiak ziren, baina eraikuntzarako materialak oso eskasak dira Gazan. Askotan hondakinetatik berreskuratutako gaiak erabili behar izaten dituzte.

Aldiz, Shujaiyea, Tuffah eta Beit Hanun bezalako lekuetan txikizioa handiegia izan da eta etxeak berriz eraikitzen hastea pentsaezina zirudien atzo. Eta horrela jarraituko du pixka batean. Talde humanitarioek jakinarazi dute 500.000 pertsona geratu direla etxerik gabe indar okupatzailearen erasoaldiaren eraginez.

Erreskate taldeek kaleak garbitzen eta hondakinen artean gorpuak bilatzen jarraitu zuten, batez ere Shujaiyean eta Tuffahn, su-etena hasi arte leku horietan aritzea ezinezkoa baitzen.

Etxean argindarra izateak asko laguntzen du normaltasuna berreskuratu nahi denean, baina Gazako herritarrek asteartean bi orduz baino ez zuten izan elektrizitatea. Elektrizitate konpainiako langileak txikitutako azpiegiturak konpondu nahian ibili ziren atzo.

Tayssir Amro Palestinar Aginteko Ekonomia ministroordeak adierazi zuen israeldarren erasoak 6.000 milioi dolarreko kalteak eragin dituela era zuzenean, baina Gazak benetan jasan behar izan dituen kalte guztiak zenbatzen dituztenean, kopuru hori ikaragarri haziko dela.

Inork irabazi al du?

Beste neurri batean bada ere, Israelgo gizartea ere kaltetu du Gazaren aurkako erasoaldiak. Benjamin Netanyahu lehen ministroaren Gobernuak kontrakoa esaten badu ere, israeldar gehienek «gerra» horretan irabazlerik ez dela izan uste dute, atzo ezagutzera emandako inkesta baten arabera. Herritarren %51k uste dute ez palestinarrek ez Israelek ez dutela irabazi; galdeketa erantzun dutenen %36k diote Israelgo Armada dela irabazlea; eta %6k, garaipena palestinarrena izan dela.

Israeldarren %56k esan dute Gobernuak zituen helburuak (tunelak suntsitzea) «partzialki» baino ez direla bete. Hala ere, herritarren %71k adierazi dute Netanyahuk ondo kudeatu duela erasoaldi militarra.

Inkesta horri jaramon eginez gero, esan daiteke Netanyahuk bilduko dituela hurrengo hauteskundeetan erasoaldiak emango dituen botoak.

Beste aldean, berriz, begirale batek baino gehiagok esan du Hamas mugimendu islamista indartu egin dela palestinarren artean. Ramallah ondoko Bir Zeit Unibertsitateko irakasle George Giacamanek esan du oraindik ezin dela esan Hamas indartu egin denik, «berak eskatutakoa, blokeoari amaiera jartzea alegia, egunotako Kairoko negoziazioetan lortzen duen ala ez ikusi behar baita aurrena».

Adnane Abu Amir Gazako Al Umma Unibertsitateko irakasleak nabarmendu du Hamasek Israelgo Armadari aurre egiteko gaitasuna erakutsi izanak politikoki mesede egin diezaiokeela, momenturik onenean gainera, Egipton Mohamed Mursi presidentea estatu kolpe baten bitartez kargutik kendu zutenetik isolatuta egon baita. «Gerrak Ekialde Hurbileko agertoki politikoaren erdian jarri du berriz Hamas», adierazi du irakasleak.

Sobrevivientes palestinos del área de Khuzaa denuncian ejecuciones de civiles por parte de soldados israelíes

Bajo la protección de la tregua de tres días, los habitantes del área rural de Khuzaa, en el sur de la franja de Gaza, quedan consternados al regresar a sus casas. Enmudecidos, observan el panorama apocalíptico de un paisaje dominado por los escombros. Prácticamente no ha quedado vivienda en pie: las bombas y granadas israelíes han arrasado prácticamente con todo. La localidad se encuentra a 500 metros de la frontera con Israel. Cuando comenzó la ofensiva terrestre el 17 de julio, la mayoría de sus 10.000 habitantes huyeron. Cuatro días después, Israel comenzó a bombardear sistemáticamente el lugar.

El 23 de julio se registraron intensos combates entre las tropas israelíes que avanzaban y milicianos palestinos, según relataron los medios israelíes. Algunos cientos de civiles que aún estaban en el territorio de combate se vieron atrapados. Sobrevivientes que finalmente pudieron huir durante el tiroteo acusan al Ejército israelí de cometer crímenes contra la población civil. Entre ellos se cuenta Said Mohammed Nayar, de 30 años de edad. «El 24 de julio alrededor de las seis de la mañana los israelíes nos instaron a salir de las casas y huir. Formamos un grupo y nos pusimos a caminar en dirección a la localidad vecina de Bani Suhaila. Entonces, los israelíes gritaron que nos detuviéramos y nombráramos a alguien que pudiera hablar en nuestro nombre».

Su padre de 60 años de edad, Mohamed Ahmed al Nayar, se ofreció, al ser uno de los mayores del grupo. Pero posteriormente los soldados lo mataron a tiros, asegura Said Nayar.

Según Said, desde la mañana del 24 ya no hubo combates. Ninguno de los que huía portaba armas. Era imposible que ese grupo de personas desesperadas fuera tomado por una tropa militante, señala. Sin embargo, bajo las actuales circunstancias es imposible investigar su denuncia.

La organización defensora de los derechos humanos Human Rights Watch documentó casos similares registrados entre el 23 y el 25 de julio en Khuzaa, en los que soldados dispararon contra civiles que huían. Esa suerte corrió el 23 de julio un grupo de 100 palestinos que se había escondido en una casa. GARA

Ekuador

Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak erabaki du aurki Israelera eta lurralde okupatuetara egitekoa zuen bisita bertan behera uztea, Gazan okupatzaileek egin duten «genozidioarengatik».

Boikota

Londreseko Tricycle Teatre antzokiak azaroan egitekoa zuen Erresuma Batuko Zinema Juduaren Jaialdia ez antolatzea erabaki du, Israelgo Enbaxadak ordaintzen duelako, Gazan egin dutena ikusita.

Beste horma bat?

Gazako tunelak suntsitu ondoren, Israelgo agintariak palestinarren estrategia hori nola zapuztu pentsatzen hasiak dira. Beste proiektu batzuen artean, lur azpian horma erraldoi bat eraikitzea pasa zaie burutik. 1.800 milioi euro inguruko aurrekontua.

Erreserbistak

Israelgo Armadak Gazaren aurkako erasoaldian esku har dezaten deitutako 30.000 erreserbista inguru desmobilizatzea erabaki du. Bere garaian mobilizatutako erreserbisten heren bat dira, gutxi gorabehera.