TRIKITIXA

«Geure kolkotik 2014» diskoa gaur aurkeztuko dute Bergarako Zabalotegin

Bost soinu-jotzaileren pieza berriak bildu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak «Geure kolkotik 2014» diskoan. Astiazaran II.a, Aritz Alustiza, Eneritz Bengoetxea, Iker Dorronsoro eta Maitane Ayerza dira trikitilariak, eta soinu txikiaz eta perkusio ezberdinez osatutako hiru pieza berri sortu ditu bakoitzak. Era guztietako doinuak entzun daitezke diskoa osatzen duten hamabost piezetan: kalejira, fandangoa, reggaea, trikitixa... Diskoa gaur aurkeztuko da, 17.30etik aurrera, Bergarako Zabalotegi aretoan.