GAUR8

Munduko Hizkuntza Ondarearearen Unesco Katedraren hitzarmena berritu dute

Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren hitzarmena berritu dute EHUk eta Unescok. Elebitasunaren eta eleaniztasunaren ezagutza plataforma gisa duen garrantziaz gain, hizkuntza gutxituen komunitateei eskaintzen dien aholkularitza eta laguntza nabarmendu dute.

Irudian, «Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen» erakusketa Arabako campusean.
Irudian, «Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen» erakusketa Arabako campusean. (EHU)

2006. urtean sortu zuten Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren hitzarmena berritu dute Unescok eta EHUk. Aholkularitza eta laguntza eskatzen duten hizkuntza gutxituetako beste komunitateekin lan egiten du katedrak, batez ere irakasle indigenak trebatzen laguntzen.

Euskara normalizatzeko Euskal Herrian abian jarritako esperientzietan oinarrituta, ikaskuntza elebiduna, hezkuntzako murgiltze eredua eta hizkuntza jarreren azterketari buruzko ikerketa propioak izaten dira lan horren ardatz nagusiak.

Berritutako hitzarmenaren harira, «katedrak elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko ezagutza plataforma gisa balio» duela adierazi dute sinatzaileek.

Gogoratu dute, bestalde, sentsibilizazioaren arloan eta ezagutza trukaketan jokatzen duen paper garrantzitsuaz gain, hizkuntzekin eta gutxiengoaren hizkuntzekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiak jorratu dituela.

Multimedia produkzioa

Katedrak sortutako multimedia produkzioa nabarmendu dute, halaber. Ekoiztutako lan horietako batzuk Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira landu dira edota Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urteko ospakizunen testuinguruan.

Ekitaldi horiekin lotuta, katedrak eginiko ekarpena nabarmendu dute sinatzaileek, baita hizkuntzaren aniztasunaren bultzadan ere, Garapen Iraunkorreko Helburuetan hizkuntza ez egoteari lotutako hutsune hori bete eta garapenerako laguntza proiektuetan eta 2030 Agendan hizkuntza lankidetzan zentratuz.