Juantxo EGAÑA

Donostiako inauteriak, 1927an

1927ko inauteriak dira. Donostiako prentsaren arabera, elkarteen ohiko desfileak, tartean Euskal Bilerarena, eta elkarteetako dantzak izan ziren, hala nola Donosti Zarrakoa. Bada, iragarritakoaren arabera, Donosti Zarra elkarteko batzordeko kideak, modu egokian mozorrotuta, «adi eta zelatan» igaro zituzten inauteriak, «gertaera gaitzesgarriak saihesteko». Zenbait antzerki obra ere izan ziren inauteri haietan, besteak beste, Hizkuntza eta Deklamazio Eskolako Talde Dramatikoak antolatutakoak; zehazki, Toribio Alzagaren “Osaba” eta “Burruntziya” obrak antzeztu zituzten. Donostiako prentsak, halaber, Nazareteko Emakumezko Langileen Sindikatuari zorionak eman zizkion haren antzezpenagatik. Erreportajea ilustratzen duen argazkia Ricardo Martinek egina da, Donostiako Hondarribia kalean zuen dendaren aurrean. Argazkia ateratzeko Ricardo Martinen aurrean apropos jarritako mozorrotutako hiru lagunez gain, bitxiak dira irudiaren ezkerraldean begira dagoen gizona eta beste aldeko haurra. Ikusleak dira, eta, aldi berean, Ricardo Martinen argazki askotan bezala, baita protagonistak ere.