Juantxo Egaña

Tuterako langile grebalariaren aurpegiera txundigarria

XX. mendearen hasieran, Tuteran nagusi zen nekazaritza-ekonomia. Urte haietan hasi zen Tuterako azukre lantegiaren eraikuntza, eta, aldi berean, alkohol destilategi bat ere prestatu zuten. 20ko hamarkadaren hasieran, azukre lantegiak Nafarroako Elektra Industrial erosi zuen, Tuterari eta aldameneko herriei argindarra ematen ziena, eta lursail haietan erregaliz fabrika bat jarri zuen. Tuteran 20ko hamarkadan, halaber, lan gatazka ugari izan ziren. Garrantzitsua izan zen azukre lantegian eta, besteak beste, igeltseroen artean zenbait aste iraun zituen greba, lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Artikulua ilustratzen duen irudiak langile bat erakusten du Tuterako industria instalazio batzuetan, 1924an. Arras txundigarria da langilearen aurpegieragatik, begitartean islatutako gogortasunagatik eta begirada galduagatik, argazkilariak bilatutako jarrera. Argazkiaren egilea Carlos Serrano injineru eta argazkizalea da. Serrano Tuterako instalazio elektriko eta industrialetako langileei argazkiak egiten aritu zen 1901 eta 1926 artean.