Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

EZ HITZ EGIN EGURALDIAZ

Thomas WARNACK| AFP
Thomas WARNACK| AFP

Ba bai, zertaz hitz egin ez dakigun askotan hitz egiten dugu eguraldiaz. Igogailu batzuetan aukera ere ematen da; «ez badakizu zer esan, eguraldiaz hitz egin edo begiratu puntu gorri honetara eta isilik geratu».

Asteon, zaila izan da originala izan eta eguraldiaz ez hitz egitea. Mendebaldeko Europa urtu egin da ia. Parisen, datuak daudenetik ezagutzen den tenperaturarik beroena neurtu da, 42,4 gradu arratsaldeko hirurak eta hogeian. Alemanian 41 gradutik gora iritsi da tenperatura Saxonia Beherean, hor ere orain arteko markak hautsiz –goiko irudia Alemania iparraldean hartutakoa da–. Herbehereetan asteazkenean 39,3 graduko ertza marraztu zuen tenperaturak –orain arteko altuena– eta hurrengo egunean bertan hautsi zen marka 40,4 gradurekin. Esandakoa, eguraldiaz hitz egiteko benetako motiboak ditugunean, nahiago isilik eta geldirik geratu. Berotzarrak indar eta energia guztia zurrupatu dizunean, zilegi da isiltasuna, baita igogailuan ere. Amagoia Mujika Telleria