GAUR8|24/09/2020
«Lanera bizikletan», erabilera bultzatzeko programa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuak, Ingurumen departamentuarekin, Oarsoaldeako Garapen Agentziarekin eta Gurpil Artea elkartearekin batera, ‘Lanera Bizikletan’ proiektua aurkeztu dute aste honetan. Ekimenak Gipuzkoako enpresen artean bizikleten mugikortasuna bultzatzea du helburu. Lanera joateko eguneroko aukera izan dadin, alegia.

GAUR8|23/09/2020
Jordi Cortes koreografo-sortzailearen ikastaro trinkoa Errenterian

Bizipozak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Artaziak elkarrekin Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua jarri dute martxan. Horren baitakoa da ikastaroa.

GAUR8|22/09/2020
Bidelagunak behar dituzte Mintzaneteko bidelariek

Mintzanet egitasmoak abian jarri du iraileko kanpaina, bidelagunak lortzea helburu nagusi duela. Euskara online praktikatzen lagunduko duen jendearen parte-hartzea behar dute, praktikatu nahi dutenen zerrenda luzea da eta. Gainera, bidelagunak agertzen diren kartel bat prestatu dute, bakoitzaren argazkiaren gainean klik eginez haien esperientziak ikusteko.

GAUR8|21/09/2020
Arrano arrantzalearen proiektuari buruzko ikastetxe-bisitaldiak Urdaibai Bird Center-en

Urdaibai Bird Centerrek eskola-bisiten programari eutsi dio, baita urrian eskainiko dituen arrano arrantzaleari buruzko doako bisiten programa bereziari ere.

Ramon Sola|19/09/2020
Nerea GOTI|19/09/2020
NAFARROAKO BIZKAIAN, HERRIAK EZ DAUDE BAINA BIZIRIK DIRAU MEMORIAK

Urtegiek herri asko desagerrarazi dituzte, baina Bizkaia izeneko nafar eremuan basogintzak eragin zuen herrien gainbehera. Han bizi zirenak ez ziren ez etxeen ez eta lurren jabeak ere. Herriak desagertu dira, baina bizimodu gogor eta zoriontsu haren memoriak bizirik dirau.

Xabier Izaga Gonzalez|19/09/2020
Pandemiak emanaldiak eten zituen, baina antzerki munduan lanean segitu dute

Pandemiak gogor kolpatu ditu jendartearen osasuna, ekonomia, harremanak. Eta krisi guztietan bezala, kultura izan da sektorerik kaltetuenetako bat. Antzerkia ez da salbuespena izan; hala ere, emankizunak ez bezala, lana ez da eten eta datorren astean Aulestik Artedrama Euskal Laborategiaren XV. antzerki topaketak hartuko ditu.

GAUR8|18/09/2020
Iparrorratza, Txalaparta eta Iratzar Fundazioak elkarlanean bultzatutako liburuxka bilduma

Txalaparta argitaletxeak eta Iratzar Fundazioak Iparrorratza bilduma aurkeztu dute. Hainbat liburuxka palazaratuko dituzte «gaur egungo eztabaidak jorratu, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian». Bildumarekin batera, lehen bi aleak ere aurkeztu dituzte: «Euskal Matxinada» eta «Mamuari so».

GAUR8|17/09/2020
Bi hizkuntza modu aktiboan hitz egiteak galera kognitibotik babesten du

Ikerketa baten arabera, elebitasun maila handiagoa duten Alzheimerdun pazienteen kasuan galera kognitiboa modu mantsoagoan gertatzen da

GAUR8|16/09/2020
Zientzia eta teknoko bideo-lehiaketa 12 eta18 urte bitarteko gazteentzat

Gazteentzako proiektu zientifiko eta teknologikoen bideo-lehiaketa antolatu du 2020ko Elhuyarrek urrirako, Zientzia Azoka ekimenaren barruan. Estatu frantseseko Futuruscope parkerako bidaiarekin sarituko dira bideorik onenak.

Página 1/ 152