ETS taldeak Santana 27 aretoan emandako kontzertua. (Aritz LOIOLA/FOKU)
ETS taldeak Santana 27 aretoan emandako kontzertua. (Aritz LOIOLA/FOKU)

2020ko NAIZ Kontzertu guztiak irekian berremitituko dira

2020ko udako Gatibu, Nogen, Zetak, Huntza, ETS, Belako, Esne Beltza, Liher eta Skabidean taldeen NAIZ Kontzertuak doan emango dira NAIZen webgune berrian, abenduaren 3etik 11ra. Kontzertu bakoitza 24 orduz egongo da ikusgarri NAIZen.

Joan den udako ekainetik abuztura bitartean egindako bederatzi NAIZ Kontzertuak beremitituko dira abenduaren 3tik 11ra. Egunero, 22.00etan, Gatibu, Nøgen, Zetak, Huntza, ETS, Belako, Esne Beltza, Liher eta Skabideanen kontzertuetako bat emango da, irekian eta doan, NAIZen.

NAIZ Kontzertuen lehen faseko kontzertuei dagokienez, lehen emisioa Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean egin zen Gatiburen kontzertua izango da, abenduaren 3ean. Hurrengo egunetan Nøgen abenduaren 4an; Zetak, abenduaren 5ean (biak Azpeitin eginda); Huntza, abenduaren 6an (Durangoko Plateruenan grabatua) eta En Tol Sarmiento, abenduaren 7an (Bilboko Santana 27 aretotik) ikusi ahalko dira.

Bigarren faseko kontzertuak, sarrera fisikoak eta streaming bidezkoak zituztenak, abenduaren 8tik aurrera emango dira, Sanagustin Kulturgunean ospatutako Belako taldearen kontzertuarekin. Abenduaren 9an, Esne Beltza (Bermeoko Kafe Antzokian grabatua); abenduaren 10ean, Liher (Donostiako Kafe Antzokitik); eta, azkenik, Skabidean, abenduaren 11n (Iruñeko Totem Aretoan).

Kontzertu horietako bakoitzaren errepikapena irekian eta doan izango da naiz.eus/musika webgunean 24 orduz, argitaratzen den eguneko 22:00etatik hurrengo eguneko 22:00ak arte.

Abenduaren 12 eta 13an 48 orduz kontzertu guztiak berriz nahieran ikusteko aukera egongo da.

Ekimenaren arrakasta

NAIZ Kontzertuen lehen fasea ekainaren 5etik uztailaren 3ra bitartean egin zen, Gatibu, Nøgen, Zetak, Huntza eta ETSren kontzertuekin, streaming bidez. Ekimenak arrakasta handia izan zuen, lehenengo 24etan 1.000 bonu eta sarrera baino gehiago saldu baitziren.

Bigarren fasea uztailaren 10etik 31ra bitartean egin zen, formatu mistoan, sarrera fisikoak eta streaming bidezkoak aldatzen zituena. Belako, Esne Beltza, Liher eta Skabidean taldeek kontzertu guztietan «sold out» lortu zuten.