Julen Mujika presoaren bikotekideak eta haurrak trafiko istripua izan zuten iragan ostiralean. Seysses-era heltzeko bost minutu geratzen zitzaiela, aurrean zuten kamioiari gurpila lehertu zitzaion. Gurpilaren zati bat senideak zihoazen auto azpian geratu zen eta autopista bazterrean geratu behar izan zuten.
Etxeraten arabera, ibilgailuak kalte materialak jasan ditu (gurpila zulatuta eta erradiadorea kaltetua) baina senideek ez dute zauririk izan.
Bi orduz itxaron behar izan zuten errepide bazterrean eta ondoren gendarmeengana joan ziren beharrezkoak ziren tramiteak egitera. Autoa Tolosan utzi behar izan zuten eta bisita galdu.
Sakabanaketak eragindako zortzigarren istripua dela ohartarazi du Etxeratek eta «neurri kriminal guztiekin amaitzeko» eskatu du.

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba
