
Ohar baten bitartez, iganderako antolatutako zitaren berri eman du AEK-k. Izan ere, egun horretan, eguerdiko 12.00etan, 80 ekitaldi baino gehiago egingo baitituzte «aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin».
Azaldu dutenez, Euskal Herriko herrialde guztietan egingo dituzte ekitaldiak, «xumeak, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara egokituak».
‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ izeneko dinamikaren baitan antolatutako hitzordua da igandekoa, «aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko».
AEKren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, ‘Euskal Herrian Euskaraz’ abesti ezaguna, eta, bestetik, berariaz egun horretarako sortu den ‘Lekukoa mingaina’ bertso-rapa. Bestalde, herriaren arabera, bestelako ekintzak izango dira: bertsolariak, musikariak... ariko dira, besteak beste.
Horrez gain, AEK-k gogorarazi du ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! egizu ekarpena’ kanpainak ere zabalik segitzen duela. Korrika 2022. urtera arte atzeratzeak «zuloa eragin du AEKren aurrekontuan», eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi dute. Ekarpenak AEKren webgunean egin daitezke, hainbat eratan.
Era berean, jakinarazi dute apirilaren amaieran, ‘Bultza euskaltegiak!’ dinamikaren barruan, gutun bat helaraziko dietela Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.

La cepa británica duplica los casos graves y no queremos asumir lo que esto significa

¿Qué hay de mi vacunación si no estoy entre el 6% inmunizado en estos tres meses y medio?

«Normalena nire bizitza 2018an itzaltzea izango zen; zorionekoa naiz»

Bilbo y toda Gipuzkoa, cerrados también al haber pasado la incidencia 400

EH Bildu propone conmemorar la matanza de Ategorrieta, ¿qué pasó en 1931?

Inditex eta beste marka handi batzuk salatu dituzte, uigurren bortxazko lanaz probesteagatik

Motxila 21 homenajea a la humanidad y las lenguas minoritarias en su nuevo disco ‘Ama Lurra’
‘Baga, biga, boga’, 2021eko Herri Urratserako Xiberoots taldeak sortutako kanta
