Babesledun edukia

MUBIL, mugikortasun berriaren bidean

[GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK BABESTUTAKO EDUKIA]

Euskal Herria mugikortasun berriaren abangoardian kokatzeko helburuarekin, ateak ireki ditu Gipuzkoako MUBIL zentroaren egoitzak. Tolosan kokatua, lehen mugarria da mugikortasun adimentsu eta jasangarriari lotutako industria garatzeko estrategian.

MUBILeko eraikinak 2.300 metro karratu inguru ditu.
MUBILeko eraikinak 2.300 metro karratu inguru ditu.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan sortu da eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen RIS-3 espezializazio adimentsurako estrategiarekin lerrokatuta dago. Punta-puntako azpiegitura diferentzial bat du, bakarra Europako hegoaldean, mugikortasun adimentsu eta jasangarrian erreferentzia-polo bat eratzeko prozesuaren lehen urratsa izango dena.

MUBILeko azpiegitura euskal industriaren zerbitzura egongo da eta hiru ardatz nagusitan oinarrituko da: espezializazioa, bikaintasuna eta lankidetza.

Lehenengo alorrak garraioari, automobilgintzari eta mugikortasunari lotutako industria bideratu nahi du mugikortasun elektriko, konektatu, partekatu eta autonomo baterantz; hau da, mugikortasun berriak dakarren aukerak ustiatzen saiatuko da. Bigarren balioa, bikaintasunarena, euskal industriaren tradizioarekin lotzen da, nazioartean bikaintasun eta kalitate-estandarrak aintzat hartuta, eta ezinbestekoa da nazioartean mugikortasun jasangarri eta adimendunean erreferente izateko. Hirugarren ardatza lankidetza da, aukera berriak sortzeko eta Gipuzkoako eta Euskadiko industria eraldatzeko eta indartzeko.

Puntako instalazioak

Tolosako Usabal industrialdean kokatzen den behin-behineko egoitzak hartuko duena MUBIL proiektuaren muina da, Ane Insausti zuzendariak nabarmendu duenez. Eraikinak 2.300 metro karratu inguru ditu. Beheko solairuan sarrera eta 90 metro koadroko showroom bat daude, non MUBIL proiektuaren zergatia, helburua, aparteko balio proposamena eta bilakaera jasotzen diren. Lehen solairuak 500 metro karratu ditu, eta bertan daude fundazioaren bulegoak, prestakuntza gela eta laborategia erabiltzen ari diren enpresentzako gune bat.

Aipatutako laborategi hau bigarren solairuan dago, eta 1.400 metro karratu inguru hartzen ditu. «CIDETEC-ek kudeatzen duen energia biltegiratzeko laborategi aurreratua da. Europa mailan punta-puntako ekipamendua du, adibidez, mahai bibratzaile bat dago bertan, eta lurraldeko enpresa guztiek dute euren prototipoak eta produktuak probatzeko eta testatzeko aukera», azaldu du MUBIL fundazioko zuzendariak.

MUBILeko azpiegitura euskal industriaren zerbitzura egongo da eta hiru ardatz nagusitan oinarrituko da: espezializazioa, bikaintasuna eta lankidetza.

Etorkizuneko apustua

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak zehaztu duenez, energia biltegiratzeko laborategiak, ahalmen teknologikoari dagokionez, Europako bi zentro nagusiren parean kokatuko du MUBIL: Alemaniako ZSWa eta Frantziako CEA, hain zuzen ere. «Instalazio horiek eskaintzen dituzten aukerek, kualitatiboki, Europako azpiegitura puntakoenen maila berean kokatzen gaituzte. Horrela, jauzi bat egiteko eta gure berrikuntza-gaitasuna maximizatzeko prest gaude, etorkizuneko mugikortasunaren funtsezko osagai batean, baterietan, alegia», gaineratu du.

Ahalmen hori are gehiago handituko da Eskuzaitzetako Mugikortasun Berriko Poloa sortzen denean. Bertan kokatuko da MUBIL zentroaren behin betiko egoitza eta, diputatu nagusiak gogoratu duenez, proiektuaren erredakzioa otsailean onartu zuen Diputatuen Kontseiluak. Bertan, arestian deskribatutako laborategiaz gain, power trainarekin lotutako teknologia testatzeko beste espazio bat egongo da, etorkizuneko mugikortasunaren beste giltzarrietako bat. Halaber, 40.000 metro karratu gorde dira mugikortasun berriarekin zerikusia duten eta zentroaren inguruan garatu daitezkeen beste ekimen batzuetarako.

https://www.mubil.eus/eu/

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/etorkizunaeraikiz