Keinu bat batera: Aberri Eguneko ekitaldia, Iruñetik zuzenean

Bizi dugun egoera dela-eta, Aberri Egun berezia izango da aurtengoa ere. Iazkoa etxeko itxialdia ospatu behar izan genuen eta aurtengoan, nork nahi duen tokitik ekitaldiarekin bat egin eta minutu batzuk partekatzeko deia egin du Euskal Herria Batera ekimenak. 

Gutxienez 115 plazatan egingo dira ekitaldi xumeak, osasun neurri guztiak errespetatuz, hiru abesti elkarrekin kantatzeko: ‘Gernikako arbola’ batasuna adierazteko, ‘Txoria txori’ askatasuna aldarrikatzeko eta ‘Ikusi mendizaleak’ maitasuna irudikatzeko.

Etxetik edo beste nonbaitetik jarraitu nahi dutenentzako, Iruñeko Gaztelu Plazako ekitaldia eskaintzen ari da NAIZ, zuzen-zuzenean.