NAIZ

Covid-19aren ondorioz hildako kopuru handiena izan da Gazan pandemia hasi zenetik

23 lagun hil dira Gazan azken datuen arabera covid-19aren ondorioz, eta 466 kasu berri antzeman dituzte azken orduetan. Egoera oso ezberdina da Israelen, herritarren erdiak baino gehiagok jaso du txertoaren bigarren dosia eta gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa kalean.

Anbulantzia bat Gazan. (Mahmud HAMS/AFP)
Anbulantzia bat Gazan. (Mahmud HAMS/AFP)

23 lagun hil ziren atzo Gazan covid-19aren ondorioz, pandemia hasi zenetik Palestinako partea den lurralde honetan izan den hildako kopuru handiena.

Agentziek adierazi dutenez, pandemia hasi zenetik 761 persona hil dira Gazan koronabirusaren ondorioz, eta 466 kasu berri antzeman dituzte azken orduetan.

Zisjordanian, Palestina osatzen duen beste lurraldean, hamaika lagun hil ziren atzo eta 522 positibo berri zenbatu zituzten.

Pandemia eta Israelen blokeoa

Pandemiaren eragina eta Israelen blokeoa nabaritzen da, izan ere Gazako osasun sistema gainezka dago, eta biztanleen %0,8k soilik jaso dute txertoaren lehen dosia.

Osasun Ministerioaren datuen arabera, Zisjordanian hiru milioi biztanletik 125.000 lagunek txertoa hartu dute.

Egoera oso ezberdina da Israelen, herritarren erdiak baino gehiagok jaso du txertoaren bigarren dosia eta oso kutsatze gutxi erregistratu dituzte azken asteetan.

Gaurtik aurrera gainera maskara ez da beharrezkoa izanfo Israelgo kaleetan, eta Palestinan neurriak hartu behar izan dituzte kutsatzeen hazkundea geldiarazteko.

Gainera datorren hilean, maiatzaren 22an, izango dira hauteskundeak Palestinan, 15 urte eta gero egingo diren lehen hauteskundeak, hain zuzen ere.