Arnaitz Gorriti

Gipuzkoako eta Galiziako ontziek datorren urteko Euskotren Ligako argazkia aurreratu dute

Arraun Lagunak egungo txapeldunak egin du denborarik onena, Oriok baino sei segundu gutxiago erabilita. Igande eguerdiko bigarren txandan buruz buru ariko dira hauek biak eta Donostiarra, Chapelarekin batera. Hondarribia, Tolosaldea, Hibaika eta Cabo izango dira aurrenekoan.

Arraun Lagunakeko eskifaia, pozarren sailkapen estropadan gailendu ostean.
Arraun Lagunakeko eskifaia, pozarren sailkapen estropadan gailendu ostean. (Jon URBE | FOKU)

Kontxako Banderak badaki azkenean zeintzuk diren denboraldiko banderarik preziatuenaren atzetik ariko direnak, eta ohitzen hasteko moduan, datorren urteko Euskotren Ligako aurrerapena izan direla esan dezakegu. Euskotren Ligako traineruak izan dira hiru aurrenekoak –Tolosaldea barne– ETE Ligako aurreneko sailkatuak ostean, eta azkenik, Galiziako Ligako oeneak; hau da, Cabo eta Chapela, Donostiarrarekin batera igandeko zortzikoa osatzeko. Gaur argazki nobedosoa dena, beraz, ohikoa bihurtuko da datorren urteko udatik aurrera. Eta, gizonezkoen mailan Bizkaiko lau ontzi egongo diren moduan, emakumeen hategorian ez da bizkaitarrik egongo, Ondarroa izan baita zortzigarren sailkatua, zazpigarren amaitu duen Chapelarendik ia bederatzi segundura.

Harritzekoa izan da Oriok ez irabazi izana sailkapen estropada, baina Arraun Lagunak, Emakumeen Kontxako Banderaren egungo txapelduna, izan da XV. Emakumeen Kontxako sailkapen estropadako garailea. Asteazkenean gizonezkoen estropadari begira, Urdaibai, Eusko label Lugako aurrenekoa bosgarren lekuan sailkatu izanari garrantzia berezirik emaatea alferreko lana irudituz gero, ezin gutxiago esan kasu honetan. Egia da Oriok eraman duela Euskotren Liga, sekulako nagusitasunez gainera, baina ostegun honetan ˝Lugañene" aurretik sailkatu zaio, bi ontziko tartearekin gainera. Igandera begira zeresanik izango al du? Hori igande eguerdian ikusiko dugu.

Baita ikusi ere, Euskotren Ligako onenak aurrez aurre txanda berean ariko baitira. Alegia, uretaratzen aurreneko laurak Hondarribia, Cabo, Hibaika eta Tolosaldea izango dira. Bada, Orio, Arrun Lagunak eta Donostiarra, Euskotren Ligako aurreneko hiru sailkatuak bigarren txandan nor baino nor ariko dira, ostegun honetan zazpigarren amaitu eta Emakumeen Banderan zortzigarren izateko txartel guztiak pilatzen ari den Chapelarekin batera. Nolabait esatearren, apustua estropadaren ostean osatu da, igandeko demari begira.

«Helburua sailkatzea zen, ahal zela gozatzea eta, ahal izanez gero, aurreneko egitea. Esan digutenez, Arraun Lagunak aurretik izan dugu, baina guk ere gure helburua bete dugu eta listo!», laburbildu du Nagore Urdanpilleta Orioko arraunlariak eguneko estropada, "Lugañene" bi ontzi aurretik sartu izanagatik asko estutu gabe.

«Ziabogan bost bat segundu aurretik zihoala esan digute, baina erlojupekoetan gertatzen diren gauzak dira. Ez geunden parez pare eta igandekoa beste kontu bat izango da eta ikusiko da. Orduan pasa beharrekoa pasako da, dena emango dugu eta ea ondo ateratzen zaigun», gaineratu du «mirotzen» arraunlariak.

Asteazkeneko estropadan gertatu zenaren antzera, aurrenetik atera dira denborarik onenak egin dituzten traineruak, eta akaso Arraun Lagunakek bere alde izan du erreferentziak izatea. Dena dela, bistakoa izan da egungo txapelduna ez dela barkatzeko atera, eta Euskotren Ligan azken asteetan nahi baino maila bajuxeagoa erakutsi arren, ostegun honetan bere onena eman du.

Bandera Gipuzkoan?

Tolosaldea eta Orio izan dira 11 minutuko langa bota duten bakarrak eta, bada, ez dirudi aurtengo Kontxako Emakumeen Bandera Gipuzkoatiik aldenduko denik, baldin eta Cabok, Chapelak baino gehiago, duela hamarkada bat Galiziako selekzioek egiten zituzten erakustaldi horietako bat eman ezik.

Nicole Maroño, Cabo da Cruzeko patroiak aditzera eman duenez, «Galizian lau luzeko estropadak egitera ohituta gaude eta, beraz, ez dugu Euskotren Ligako traineruek adinako kemenik eta surik aurreneko eta azkeneko palakadetan, baina erresistentzia handia dugu gure alde, hori bai. Gure proiektua epe luzera begira sortutakoa eta nekez pentsa dezakegu gozatzeaz baino gehiago. Baina dena emangi dugu hurrengo bi igandeetan, hori bai».

Ez da asteazkenean adinako emozioriik izan sailkapenari dagokionez, zortzigarren egin duen Ondarroak hiru ontziko aldea galdu baitu Chapelarekiko, batez ere joaneko luzean, poparean lan txukuna egin baitute bizkaitarrek.

Ahotsik gabe ia, Naroa Goikoetxea Ondarroako patroiak, zaleen kantuen artean, «zortzigarren postuak inork ere ez du nahi, baina daukagun guztia eman dugu eta nik neuk ere ahotsa bertan laga dut. Beraz, ezin zaie arraunlariei ezer esan», adierazi du.

«Gure ligako aurkariei, Deusturi, Zarautzi... irabazi egin diegu eta beraz pozik amaitu du», bukatu du bere azken ahots printzekin.

Emakumeen XV. Kontxako Bandera. Sailkapen estropada:

1-Arraun Lagunak 10:44.36

2-Orio 10:50.46

3-Tolosaldea 10:57.88

4-Hibaika 11:09.46

5-Cabo 11:10.70

6-Hondarribia 11:11.74

7-Chapela 11:17.32

8-Ondarroa 11:25.36

9-Zarautz 11:26.44

10-Deustu 11:27.24

11-Zumaia 11:31.18

12-Tiran 11:33.44

13-Mugardos 11:37.70

14-Hernani 11:43.88

15-Rianxo 11.45.06

16-Castropol 12:01.26

17-Castro 12.20.60

18-Perillo 12.27.34

19-Portugalete 12:38.44