
Katixa Agirre AEBetara zihoan ‘Mothers don’t’ (Amek ez dute) liburuaren promozio bira txiki bat egitera, baina on line baimena eskatzerakoan Gobernuak ez dio eman, arrazoirik azaldu gabe. Hala kontatu dio idazleak berak NAIZi, Twitterren jarri duen salaketa irakurri eta deitu diogunean.
Erantsi duenez, ezin da motiboa galdetu, ez dute azaltzen. «Aukera bakarra bisatu bat eskatzea da, baina denborarik gabe geratu naiz hori egiteko». Hortaz, horrela gelditu da auzia.
Halere, gasteiztarraren txioa oihartzuna izaten ari da.
The government doesn’t want me there… but you can still go to the bookstore and grab my book. I’m sad, make me happy! https://t.co/HCCt0YhxT5
— Katixa Agirre (@katixagirre) March 22, 2023
«Gobernuak ez nau bertan nahi... baina hala ere liburu-dendara joan eta nire liburua har dezakezu. Triste nago, poztu nazazu!», idatzi du. Eta ikuskizunak aurrera jarraitu behar duela adierazi du Open Letter Books argitaletxeak. Erran duenez, Chad W. Post bertan izanen da Agirreren liburuaz mintzatzeko.
Although Katixa was denied entry to the US (why? no idea), but the @BookvillExiles show must go on! @chadwpost will be there to talk about @katixagirre’s book, Spanish lit, editing translations, random things that come to his mind. Support indies! https://t.co/c6wYxa6NkW
— Open Letter Books (@open_letter) March 22, 2023
Hizlariak berehala jaso du mezua, eta gertatutakoak zur eta lur utzi duela aitortu du. Edozein kasutan, festa gaua, liburu berriak, opariak, barre pila bat eta gehiago agindu du Exile in Bookville liburu-dendan. «Etorri laguntzera eta oso ondo pasatuko dugu».

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Vincent Etcheto nommé manager des Euskarians
