
Aritz Otxandianoren etxearen aurka bengalak erabiliz gauzatutako erasoaren ostean prentsa-oharra zabaldu du EH Bizirik plataformak, «inolako probarik izan ez arren, lotura hori ezarri nahi izan dutelako, intentzio osoz, Euskal Herrian lurraren defentsan eta industria horren neurrigabeko zabalpenaren aurka ari diren gizarte mugimendu aktiboak kriminalizatzeko».
«Kasu honetan, oinarririk ez duen lotura eginez, zilegitasuna kendu nahi zaio eremu sozialetan gero eta adostasun handiagoa lortzen ari den planteamenduari», baloratu du.
Erasoa ez du baloratzen plataformak oharrean, baina Aritz Otxandianori buruz honako hau esan du: «Enpresa korporatibo bateko arduraduna izanik, diskurtso ekosoziala darabil herritarrei sinestarazteko makroproiektuak zabaltzeko beharra dauka, kontuan hartu gabe, ordea, horrek ondorio latz mordoa eragiten duela».
Bereziki minduta ageri da EH Bizirik erantzunean Donald Trumpen energia politikak aipatu direlako: «Badirudi oraindik ez dutela ulertu Euskal Herrian berriztagarrien hedapenaren aurka gaudenok, goraka doan eskuin muturraren premisen kontrako abiapuntuak ditugula. Prentsako artikuluetan, elkarrizketetan, adierazpenetan, manifestuetan eta eskura izan ditugun modu guztietan horrela azaldu dugu. Gaur berriro diogu: erregai fosilen kapitalismoaren ordezkoa ezin da izan industria kapitalista eta espekulatiboa, ingurumena eta eskubide sozialak irensten dituena. Ez dugu trantsizio berde horretan sinisten, ez baita beste energia-eredu baterako aldaketa, ez eta ekologikoa ere, ez baititu planeten mugak errespetatzen eta ez baitu ingurumenaren defentsa lehenesten».

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

