
Bertsio ofizialaren gainetik, Donostiako Egia auzoko Montxo Martinez Antiaren kasuan egia jakiteko garaia dela aldarrikatu dute Iruresoro plazan Egiari Zor fundazioak deituriko ekitaldian.
Izan ere, duela 50 urte Brigada Politiko Sozialeko poliziek, "El Lobo" delakoaren laguntzaz, abiatutako operazio batean Montxo Martinez Antia gaztea hil zuten Madrilen.
«Gure herri honetan Estatuaren agindupeko talde eta indar armatuek eragindako hildako gehiegi ezagutu ditugu, baita hilketa horiek justifikatzeko eraikitako bertsio ofizialak ere», azaldu dute.
Nafarroako zein Lakuako gobernuen aitortza legeekin irekitako ikerketen bidez dagoeneko 66 heriotza kasutan ofizialki frogatu da «bertsio ofizialak benetako krimenak ezkutzatzeko eraiki zirela».
«Laster, Hego Euskal Herrian, Poliziak, Ertzaintzak, Guardia Zibilak, eskuin muturrak, Triple Ak edo Batallon Vasco Españolek eragindako giza eskubideen urraketak jasan zituzten emakume eta gizonen 500 aitortza ofizialen zifra gainditu dugu. Izan ere, dagoeneko 492 pertsona izan dira ofizialki aitortuak eta prozesuak aurrera jarraitzen du», azaldu dute.
Montxo Martinez Antiaren kasuan ere aitortza espero duten ondorio bakarra dela gaineratu dute. «Badakigu bertsio ofizialak gezurtatzeko lana ez dela erreza baina gezurraren zama soinean eramatea birbiktimazio iraunkorra pairatzea da. Hori dela eta traba eta oztopo guztien gainetik Montxoren hilketa argitzeko ahalegin guztiak egingo ditugu egia ezarri arte», agindu dute.
«Egia ezinbesteko zimendua da elkarbizitzaren eraikuntzan. Ez dago beraz elkarbizitza demokratikorik eratzerik egia osoan oinarritzen bada. Eta hauxe da, eta ez besterik, ekimen honekin aldarrikatu nahi duguna. Auzo honetako auzokide zen Montxo Martinez Antiaren heriotzaren inguruko egia hain zuzen ere», gaineratu dute.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
