NAIZ

Indarkeria matxistak hedabideetan duen trataera mintzagai, KlittoriKLIKen lehen saioan

June Fernandez kazetariak estreinatu du KlittoriKLIK telebista saioa, feminismoaren inguruko Klitto euskarazko atariaren apustu berria

Pantailara salto egin du feminismoaren inguruko Klitto euskarazko atariak KlittoriKLIK telebista saioarekin. 2018 hastearekin batera, hilean behin eta bideo formatuan elkarrizketa bat egingo dutela iragarri zuten eta June Fernandez ‘Pikara Magazine’-ko kazetaria izan da estreinako gonbidatua.

Saioko lehen elkarrizketan indarkeria matxistak hedabideetan duen trataera aztertu dute. Sanferminetako bortxaketaren auzia abiapuntu, hedabideek nola landu duten aztertu eta feminismotik nola landu beharko litzatekeen azaltzen ahalegindu da Fernandez.

Maria Gonzazlez Gorosarri izango da otsaileko elkarrizketatua.